Sortzailea aurrez-aurre: Igor Calonge
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan, ekitaldi berri bat aurkezten dizue. "Sortzailea aurrez-aurre" zikloaren baitan Igor Calonge dantzari eta koreografoarekin topaketa berezi bat proposatzen dizue. Bertan, Calongek "A cielo raso" bere konpainiarekin urtarrilaren 25ean egingo duen emanaldiaren ardatzak, ezaugarri nagusiak... ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. "Pereza" lana urtarrilaren 25ean Kulturgunean aurkeztuko du Calongek eta bere konpainiak.
Pereza
Gizakiaren jardun bakoitzaren baitan bizi den edertasunaz mintzo da, hitz eta keinu bakoitzean, eta ezagutzera ematen dena,bizi dena, eta garrantzia duena.
Natura zabal batean etzanda, berde eta beltz, basoa, non nire gorputzak azken tantaraino baliatuko lukeen. Nire gorputzak amore ematen du, giharrak askatzen dira lurra gero eta gertuago sentitu ahala, hezurrek karraska egiten dute gero eta barrurago hondoratzen diren bakoitzean, eta sentitzen dut hementxe bertan erroak egin nitzakeela, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurtuta, belar eginda.
- Eguna: Urtarrilak 15
- Ordua: 19.00
- Lekua: Ensaio gelan, 2. Solairuan
- Laguntzailea: Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskola
- Antolatzailea: Errenteriako Udala-Kukai Dantza Konpainia
- Izen ematea: dantza@kukai.info Sarrera mugatua
- Doan
- Taldearen informazioa: http://ciacieloraso.com/index.html