Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ball de Gitanes – L'Arboç (Tarragona)

2012/05/15

Tarragonako L´Arboç herriko ball de gitanes Sant Juliá esbart-aren (hau da, dantza tradizional eta berriak lantzeko 1961ean sortu eta Sant Juliá izena daukan elkartearen) sail bat da; hain zuzen, guk zinta-dantza gisa izendatzen dugun dantzaren kide bat ematen duena. L´Arboc-eko ball de gitan...

Oinak Arin dantza taldea – Beskoitze (Lapurdi)

2012/05/15

Oinak Arin taldea 1961ean sortu zen Lapurdiko Beskoitze herrian. Hasieratik 6 urtetik gorako haurrek dantza eta musika tradizionala ikasteko aukera dute bertan. 15 urtetik gora Lapurdiko inauteri-ohituretan parte hartzeko aukera dute. Izan ere, ohitura horiek Oinak Arin taldeak berak berreskuratu ...

Southamptonetik bueltan

2012/05/15

Ekitaldi hunkigarrian parte hartzekoa aukera izan du Kezka dantza taldeak Southampton-en, Ingalaterran. Basque Children of 37'UK elkarteak antolatuta, gerrako umeak Ingalaterrara bidali zituzteneko 75. urteurrena egin da bertan. Ingalaterran bizitzera geratu ziren zenbait ume, eta baita Ingal...

Axeri-boda Gernikan eta Gernika Eibarren

2012/05/15

Datorren maiatzaren 19an, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Axeri-Boda ikuskizuna Gernikan, Lizeo Antzokian eskainiko da, eta bertan izango da Kezka dantza taldea, Argia, Duguna eta Haritz taldeetako dantzariekin batera. Une berean, Aukeran dantza konpainiaren Gernika ikuskizu...

Cortes-eko paloteadoa – Cortes (Nafarroa)

2012/05/15

Cortes-eko paloteadoa San Migel egunean (irailaren 29an) burutzen den dance edo ospakizun bat da. Sei zatik osatzen dute: kortesiak, kalejira, zinta-dantza sentziloa, baltsa, zinta-dantza bikoitza eta jota, beti ere musika bi gaitak eta danbor batek jotzen dutela. Tuterako gaiteroak ditugu lagun. E...

Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

2012/05/15

Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Bizkaiko eta Gipuzkoako zinta-dantza bana egingo du Kezka dantza taldeak. Aurrena Iurretako Gorularien dantzen sortako domingillue izenekoa eman...

Eltziegoko dantzariak – Eltziego (Araba)

2012/05/15

Urtea joan eta urtea etorri, irailaren 8an ematen ditu Arabako Eltziego herriko dantza taldeak bertako dantza ederrak. Plazako Amabirjinaren eguna da. Taldeak ez du herrikoez aparteko beste koreografiarik egiten.   Bertako dantzak honakoak dira: kalejira, Amabirjinaren prozesioan laguntzeko; dantza...

Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2012/05/15

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko udalaren gerizpean. Dantza tradizio oparoa du Iruñeak, eta taldearen helburua berau ezagutu eta zabaltzea da. Dugunako dantzari nagusienek Gipuzkoako zinta-dantza eskainiko dute, txikien taldeko dantzariek berriz, Bizkaiko domingillue. Gipuzko...

Ordizian, dantzariak handitu egin gara

2012/05/13

Oso gauza interesgarria gertatu da Ordizian joan den maiatzaren 6ean. Eta ez da errugbi taldeak Ligako txapelketaren finala jokatzeko txartela lortu izana. Urtero ospatzen zen Dantzari Txiki Eguna, Dantzarien Eguna bihurtu da. Hau da, aurtengoan, haurren taldeez gain, helduen taldeak ere gonbidatu...

Baigorrin, aurten bai

2012/05/13

Iaz, eguraldi txarra medio, bertan behera geratu zen Nafarroaren Eguneko gure dantza-saioa. Basaizea elkartekoek, saio hori aurten burutu ahal izateko aukera luzatu ziguten, eta ez genion muzinik egin. Joan den apirilaren 29an, egun goxagarria pasatu genuen Baigorrin. Nahiz eta eguraldiak amenazu ...

Harpidetu