Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Tronperri Taldea Euskal Dantzen Jaialdia Durangon

Dokumentuaren akzioak

Euskal Dantzen Jaialdia Durangon

2014/06/04 10:18
Euskal Dantzen Jaialdia Durangon

Dantza jaialdia 2013

Tronperri Dantza Taldeak antolatuta Euskalerriko Dantzen Jaialdia ospatuko da Durangon datorren asteburuan. Aurten, XXXII. edizioa ospatuko da eta Euskal Asteko programazioaren barruan kokatzen da, egitarauko ekintza zaharrena izanik. Dudarik gabe, aukera aproposa da zale guztiontzat herrialde desberdinetako dantzak zuzenean ikusi ahal izateko. Aurtengo gonbidatuak hauexek izango dira:

Larunbatean, ekainaren 7an

  • Tronperri dantza taldea (Durango, Bizkaia)
  • Muskildi dantza taldea (Muskildi, Zuberoa)

Ekitaldia, arratsaldeko 19:45 etan hasiko da.

Igandean, ekainaren 8an

  • Iradier Salaberri dantza taldea (Lantziego, Araba)
  • Larraiza dantza taldea (Lizarra, Nafarroa)
  • Korosti dantza taldea (Legazpia, Gipuzkoa)
  • Akelarre dantza taldea (Hendaia, Lapurdi)

Ekitaldia, eguerdiko 12:45etan hasiko da,

Bi saioak Durangoko Andra Mariko elizpean izango dira eta sarrera dohainik izango da.

                                         

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Tronperri Taldea

Tronperri Taldea