Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiert Beobide Haatik Dantza Konpainiaren lan berria.

Dokumentuaren akzioak

Haatik Dantza Konpainiaren lan berria.

2014/06/02 12:56
Haatik Dantza Konpainiaren lan berria.

ILARGIAREN MALKOA ikuskizunaren kartela

Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa ikuskizun berriaren lehen emanaldia eskeiniko du ekainaren 6an, Tolosako Leidor antzokian, iluntzeko 20:30ean.

Sarrerak 10 €-ren truke lor daitezke Antzokiko leihatilan, baita Kutxanet bidez ere.

Haatik Dantza Konpainiaren bigarren lana izango da hau. Duela bi urte Errimak Oinetan lanarekin egin zen ezagun, eta arrakasta handia lortu zuen. Dagoeneko berrogei emanalaldi eskaini ditu eta aurrerantzean ere lan hori ikusten jarraitu ahal izango da. 

Baina Haatik Dantza Konpainiak ikuskizun zeharo ezberdina eskainiko du oraingoan. Zortzi dantzari arituko dira. Antzoki ertain eta handietan egiteko zuzenduta dago, eta batik bat dantzazaleentzat mimo handiarekin egindako lana izango da. 

Hiru lan ezberdin elkartuko dira Ilargiaren Malkoan. Batetik, Aiert Beobidek duela bi urte Dantzan Bilaka programaren barruan hasitako sorkuntza. Bigarrenik, Vitali Safronkine dantzari errusiarrak konpainiari sortutako koreografia bat. Eta, hirugarrenik, konpainiak berriki Izaskun Bernedo errealizadorearekin egindako bideo sorkuntza indartsu bat. Eta guzti honi forma eman eta emanaldia borobiltzeaz Olatz Beobide arduratu da, zuzendari artistiko lanak betetzen.

Informazio gehiago www.haatik.com webgunean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiert Beobide

Aiert Beobide