Dantza egin genion gizarte hobe bat lortzeko nahiari

2014/06/16
Dantza egin genion gizarte hobe bat lortzeko nahiari

Larunbata egun betea izan zen Udaberriko kideontzat eta, iluntzean ere, izan genuen oinak astintzeko aukera, gizarte eragileen jaian.

Ziekoko (Araba) dantzekin hasitako emanaldia fandango eta arin-arinarekin amaitu genuen, eta topa egin genuen, ondoren, gizarte hobe baten alde.