Orain arteko ekarpenak

Aurten... fandangoa baietz ikasi!

2014/09/10

Aurten... fandangoa baietz ikasi!
2014-2015 ikasturtearen atarian, erronka berri bat proposatuz gatoz Udaberri dantza taldeko kideok. Hirugarren urtez helduei begirako plaza-dantzen ikastaroak prestatzen ari gara eta, beraz, alpargatak hartu eta oinetako giharrei herdoila kentzeko gonbita egin nahi diegu horretarako gogoz diren guz...

Gehiago irakurri

Portugalera goaz, eta gurekin eramango ditugu euskal dantzak

2014/07/23

Portugalera goaz, eta gurekin eramango ditugu euskal dantzak
Ikasturte gogorra izan da aurtengoa, Udaberrirentzat; gogorra, urteroko lanari ideia, gogo eta proiektu berri asko gehitu dizkiogulako. Lan eskerga horrek, ordea, poza besterik ez digu ekarri jardunaren fruituak jasotzean. Esfortzu horren sarietako baten berri ematera gatozkizue gaur. Iazko uda H...

Gehiago irakurri

Matrikulazio kanpaina itxi beharrean gara, ESKERRIK ASKO!!!

2014/07/10

Matrikulazio kanpaina itxi beharrean gara, ESKERRIK ASKO!!!
Pasa den ekainean abiarazi genuen datorren ikasturteko matrikulazio kanpaina, eta eskerrak eman besterik ezin dugu egin, euskal kultura eta dantza gaztetxoei transmititzeko egiten dugun ahalegin horretan gugan jarri duzuen gogo eta konfiantza hori guztia erakusteagatik. MILA ESKER!!! 150 neska-mu...

Gehiago irakurri

Udaberrikideok ere parte hartu genuen ezpata-dantzan

2014/07/04

Ekainean Benito Lertxundi kantari oriotarrak Gipuzkoako Foru Aldundiko urrezko domina jaso zuen, eta hainbat dantza taldetako kiderekin batera, Udaberriko dantzariok ere parte hartu genuen ezpata-dantzan. Hemen informazioa eta irudiak! http://www.dantzan.com/argazkiak/donostia-ezpata-dantza-urre...

Gehiago irakurri

Sanjoanetako nostalgia sendatzeko irudiak

2014/07/03

Sanjoanetako nostalgia sendatzeko irudiak
Sanjoanak ondo pasata, oraindik sua eta musika gogoan dugu askok. Urtebete falta da oraindik hurrengoetarako, baina, lasai! Udaberrikideok badugu nostalgia horrentzako sendagaia eta. Sartu gure galerian eta gozatu argazkiez! http://www.udaberri.com/#!fashion/c1r5b ...

Gehiago irakurri

'Egun batez 25', denontzat ikusgai

2014/06/20

'Egun batez 25', denontzat ikusgai
Izango dira hiru urte, taldearen 55. urteurrenaren harira, Bordon dantzaren inguruko lan hau prestatzen hasi ginenez geroztik. DVD kaxetan bueltaka ibili da, eta, sanjoanak ate joka ditugun honetan, ez zaigu modu hoberik bururatu festak girotzeko, bordon dantzari baten San Joan eguna barruti...

Gehiago irakurri

Dantza egin genion gizarte hobe bat lortzeko nahiari

2014/06/16

Dantza egin genion gizarte hobe bat lortzeko nahiari
Larunbata egun betea izan zen Udaberriko kideontzat eta, iluntzean ere, izan genuen oinak astintzeko aukera, gizarte eragileen jaian. Ziekoko (Araba) dantzekin hasitako emanaldia fandango eta arin-arinarekin amaitu genuen, eta topa egin genuen, ondoren, gizarte hobe baten alde. ...

Gehiago irakurri

Udaberrin ere, euskaraz gara!

2014/06/16

Udaberrin ere, euskaraz gara!
Udalerri Euskaldunen Eguna Tolosan izan zen larunbatean eta, herriko beste hainbat eragilerekin batera, gurea izan zen kaleak girotzeko ardura. Lapurdiko dantza, musika eta jantziak aukeratu genituen hitzordurako, eta kalez kale nahiz plazaz plaza ibili ginen. Eguerdian, flashmobean ere parte har...

Gehiago irakurri

Lokal berria atondu dugu datozen 20 urteetarako

2014/06/16

Lokal berria atondu dugu datozen 20 urteetarako
Sei hilabeteko auzolanaren ondoren, pasa den ostiralean zabaldu genizkion ateak lokal berriari. Eragile zein udaleko ordezkariekin batera, Udaberrirentzat ezinbesteko izan diren aurreko belaunaldietako kideak ere gonbidatu genituen. Pozgarria izan zen, oso, jendearen irribarreak ikustea. Agurrare...

Gehiago irakurri

'Egun batez 25' DVDaren trailerra

2013/06/17

'Egun batez 25' DVDaren trailerra
San Joan jaien usaina gero eta gertuago somatzen dugun honetan, urteroko moduan, Udaberri dantza taldeko kideok ere buru-belarri ari gara lanean. Festari merezitako musika, dantza eta kolorea emango diogu aurten ere, baina horrez gain, badugu bestelako proposamenik herritarrei eskaintzeko.

Gehiago irakurri