Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Juan bezperako soka-dantza, astelehenean, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

San Juan bezperako soka-dantza, astelehenean, Iruñean

Iaz ekindako bideari jarraikiz, heldu den astelehenean, ekainak 23 eta San Juan bezpera, soka-dantza eginen dugu Iruñeko Arriasko plaza zen lekuan, (Arrotxapeko zubi ondoan). Arratsaldeko 19:00etan San Juanen kantaita abestuko dute neskek eta ondotik, ttunttuneroen doinuari segika, soka-dantza ehunduko dute 13 dantzariek.

Ainara Ranerak eta Bea Martinez-ek eginen dituzte Neskanausi lanak (Ainara aurresku eta Bea atzesku) eta haiekin batera dantzan ariko dira Itziar Perez, Itxaso Martinez, Marta Zugasti, Saioa Peñalver, Irantzu Irigoien, Leire Leza, Edurne Irigoien, Amaia Irigoien, Izaskun Arriaran, Rakel Garzia eta Edurne Arana. Geroxeago sokari lotuko zaizkio beste 13 mutil: 1 Aitor Arana, Eder Garzia, Akier Perkaz, Mikel Tristan, Iñaki Tristan, Gaizka Garde, Hasier Moreno, Joseba Lorenzo, Julen Fagoaga, Julen Leuza, Aitor Razkin, Iñigo Gartzia eta Aritz Ibañez.

Arriasko plaza eta Errotxapeako maiordomoen dantzak

Jose María Jimeno Jurioren, Joxemiel Bidadorren, Mikel Aranbururen eta Iruñeko Fray Joaquín-en testuei erreparatuz, besteak beste, ezaguna da Arrotxapeako Arriasko plaza ohiak dantzarekin zuen lotura. Bertan hasten zuten auzoko Mutilnausi eta neskanausiek festetako dantzaldia XIX. mende amaierara arte. Egun, Arriasko plaza desagertua da, baina zegoen inguru horretantxe dantzatuko dugu aurten ere.

Ondotik, udako orzantzak baimena emanen baligu, ziztor-jatea eginen dugu Arrotxapeko San Juan suetan!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.