Garazitik Korteseraino 700 dantzari baino gehiago bilduko ditu Nafarroako dantzari egunak

2014/06/11

Hogeita hamasei dantza talde bilduko dira Sakanako herrietan, Lekunberrin eta Irurtzunen larunbat honetan.

NDE14
Ekainaren 14an, 25. Urteurrena ospatzen ari den Orritz dantza Taldeak eta  Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Olazti, Altsasu, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Uharte-Arakil, Lekunberri, Arakil eta Irurtzungo udalen laguntzarekin. NAFARROAKO DANTZARI EGUNA ospatuko da.

Festa, aipatutako herrietan hasiko da arratsaldeko 4etan dantza talde ezberdinek eskainiko dituzten ikuskizunekin, modu honetan, herrietako biztanleen laguntza eskertu nahi da. Aurtengo berezitasunen artean dantza autoktonoen jaialdiak daude. Hauetan, Nafarroako herri ezberdinetan gordetzen diren dantzak bildu eta elkarrekin ikusteko aukera izanen da. Etxarrin Sakanako kintoek dantzatzen dituzten zortziko eta ingurutxoak ikusteko aukera egonen da. Lekunberrin berriz, herrialdeko dantza ezberdinez gozatzeko aukera egonen da Ablitas, Zangoza, Arantza eta Iribaseko dantzariekin. Irurtzunen ere Cortes, Luzaide, Garazi, Faltzes, Ituren eta Baztango dantzariak haien emanaldia eskainiko dute.

 

Jaialdiaren ekitaldi nagusian 36 taldeak Irurtzunen bilduko dira, kalejira erraldoi batekin hasi eta herriko plazan ikuskizun handi bat eskainiz, Imozko eskudantza, Luzaideko kontradantzak eta Oliteko jota elkarrekin dantzatuz.

 

Festari jarraipena emateko Lantzeko zortzikoa dantzatzera ikusleak gonbidatuko dituzte eta jarraian Kiki Bordatxorekin dantzaldia izanen da.

 

Bukatzeko dantzari guztiak afarian bilduko dira eta herriko jaietan murgildu.


ANTOLATZAILEAK:
Orritz Dantza Taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

LAGUNTZAILEAK:
Irurtzun, Olazti, Altsasu, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Uharte-Arakil, Lekunberri eta Arakilgo udalak

 

BABESLEAK:
Laboral Kutxa, Diario de Noticias, Guaixe, Beleixe, Lacturale, Irurtzungo komertzioak, la Mugiroarra, Mank Sakana, Sakana garapen agentzia, Pikuxar Euskal Txokoa.

Patxi Montero
Patxi Montero
2014/06/11 14:25
Amorratzen nago, ezin dudalako joan. NDB edo dantzan.com: aurreikusi duzue bideoan grabatzea, eta gero sarean argitaratzea?
Nafarroako Dantzarien Biltzarra
Nafarroako Dantzarien Biltzarra
2014/06/11 20:35
Gabon!
Twitter bidez zuzeneko jarraipena eginen dugu @NDE_2014 kontutik. Ekitaldia grabatuko dugu eta ahal dugun neurrian sareratu ere.