Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
26. Küküileroak

2021/03/09

Gaur egun Küküileroek ez dute eginkizun berezirik Maskaradetan eta dantzari gazteenak eta apalenak izanik, Barrikadetan eta denek batera egiten dituzten biribileko plaza-dantzetan besterik ez dute hartzen parte. Dantzari aitzindariak bezala, pertsonaia gorriak dira eta Küküileroak ere, eur...
25. Xorrotx nagusia Pitxurekin lanean
2021/03/09

Maskaradetan ikusle gisa parte hartzen dugunok, ez dugu inoiz horren gibelean den lan handia ikusten. Maskaradak antolatzeko manera ere aldatu da denboraren poderioz. Egun dantza-eskolak dira Zuberoako 19 herritan, baina orain dela hamarkada batzuk arte, ikasketa prozesua bestelako zen.
...
24. Zuberoako dantzak neskei esker
2021/03/08

Zuberoako dantza-jauziak neskek salbaturik izan dira (eta honen ondorioz baita Maskaradak ere prefosta!). Hala diote Jean-Louis Davant eta Allande Socarrosek idatzia duten Christophe de Pradaren argazki ikusgarriak dituen ‘Züberoa herria’ liburu argi eta mardulean (Zuberoa poliedrikoa eza...
23. Kerestuak penintsulan
2021/03/08

Baina nortzuk ziren kerestuak? Maskaradetan bezala herriz herri abereak zikiratzeko ibiltzen ziren? Kerestuak frantsesez ‘hongreurs’ izena badute, biarnesez ‘crestadous’ bezala ezagunak dira: kerestu crestadou-tik eratorria da. Maskaradak dira hitz hau erabiltzen den toki bakarrak. ...
Nork dantzatu zuen Joselitoren aurreskua?
2021/03/04

Mari Karmen Zelaia markinarrak egin zuen Joselito aktorearen dantzari-doblearena La nueva vida de Pedrito Andía (1965) filmean. Joselitok, Pedrito handiaren paperean, aurreskua dantzatu behar zuen. Sokaren buru zela dantza gidatu eta ondoren Isabeli, gustuko neskari, agurra eskaini. Isabeli (Karim...
22. Xorrotxen kanta
2021/03/01

Niretzako xorrotxek jaunaren ezpata zorrozten ari direnean Maskaradetako unerik gogoangarrienetakoa da. Halako koplak kantatu ondoren zorrozten dute jaunaren ezpata kanta eder bat abestu bitartean. Xorrotxek duten ahots zoragarriarekin ez galtzeko unea!
Xorrotxak erran dizü egia handia: Nek...
21. Gathüzaina
2021/03/01

Badirudi Gathüzainaren itxura (argazkian ezkerraldean) eta xedea nahiko aldatu direla XIX. mendearen hastapenean agertu zenetik. Sallaberryk 1899an egin zuen janzkeraren deskribapena honako hau da: kolore guztietako ‘konfeti’-z apaindutako jantzi zuria. Hala ere, hamabost bat urtetan guzt...
Dantza medikuak aginduta?
2021/03/01

Osasungintzan dantza jarduera sozial eta fisiko onuragarri moduan gomendatzea bultzatu nahi dute Frantzian. “Kirola errezetarekin” ekimena sortu da Osasun Askea Koordinazioaren barruan. Ekimenaren helburua da herritarrak ariketa fisikoa, tartean dantza, egitera bultzatzea. Horretarako igandet...
20. Hou Pitxu Hou! - Biarnesarekin jolasean
2021/02/27

Hou Pitxu hou! Hou Pitxu hou! Haigü hunat, badiat lan eijer bat hiretako!
Dakigunez kerestuak pertsonaia biarnesak izanik biarnesez mintzo dira Maskaradetan. Ez dago argi pertsonaia gorri edo beltzak ote diren. Aditu batzuk Zamaltzainarekin duten harremana dela eta (bera zikiratzen du...
19. Txerrero
2021/02/27

Txerrero txerrizaina da. Maskarada gorriko pertsonaia da eta bera da Maskaradaren bidea zabaltzen duena, txerra (zaldi buztana, zaldi ilez egindako erratza, makila luze eta soka batez eskumuturrean lotzen duena) batera eta bestera astintzen duena dantzan ari denean. Txerrarekin sorginak jo eta espi...