Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
San Joan San Telmon
Aurtzaka dantza taldea
2013/01/19
Plaza ederra “deskubritu” genuen joan den urtarrilaren 12an Donostian. Gure taldeko Mikel Sarriegik emandako hitzaldian neskatxen esku-dantzaren nondik norakoak azaldu ondoren, dantzaren zati bat San Telmo aurreko Zuloaga plazan erakutsi genuen Sortutakoak Tradizionala programaren barruan.
...
Neguko festak, inauteriak eta hitzaldiak
2013/01/18
Aurten ere hasita nago inauterien inguruko hitzaldiak han eta hemen ematen. Zuzen izateko, neguko festen inguruan aritzen naiz, eta hitzaldi egutegia ere neguko festen tamainakoa izaten da, hau da, azarotik otsailera.
Animen eguna edo Halloween-etik hasi eta Garizumara bitartean, San Mart...
Koko-dantzak 2013: otsailaren 2an Eibarren eta 9an Elgoibarren
2013/01/17
Datorren otsailaren 2an, larunbatean izango ditugu koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren. Inauteriak ate joka ditugu! Iazko koko-eskea zuria izan zen, zalantzarik gabe, hotza baina argazkietarako polita!
2013ko aratusteei begira, azken asteotan koko-dantzen ensaioetan buru-belarri dihardug...
Mozorrotzea ez da disfrazatzea
2013/01/17
Datorren urtarrilaren 22an, martitzena, Oier Araolaza (Elgoibar, 1972) kazetari eta antropologoak, inauterien inguruko hitzaldia eskeiniko du Elgoibarko Musika Eskolako auditorioan (3.pisua) arratsaldeko 20:00etan. Haritz dantza taldeak, aurten 40 urte beteko ditu eta zenbait ekintza berezi an...
Poesia (eta dantza) gaurkotu beharraz
2013/01/17
Urtarrilaren 16an, poesia eguneratu beharrari buruzko kezken inguruko artikuloa idatzi zuen Iñigo Astiz kazetari rameganteak Berrian . Bertan hainbat idazleren hitzak jaso zituen Astiz-ek. Ni ez naiz poesia irakurle fina, baina interesa piztu zidan gaiak eta artikuloa irakurtzeko denbora hartu nu...
Berritasunez beteta dator 40. urteurrena
2013/01/15
Ospakizun urtea izango da 2013a Haritz Euskal Dantzari Taldearentzat, 1973an sortu zenetik 40. urteurrena izango baita aurtengoa. Data seinalatu hori buruan, ohiko ekintzez gain berritasun ugari izango ditugu aurtengo egutegian.
Hasteko, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 8etan hitzaldia eskainiko d...
Dantzan bizi, bizi dantzan - Argia Urtekaria 2012
2012/12/31
Badira egunak argitzen duenetik damutzen zaizkizunak. Gosaria kontrako eztarritik sartzen zaizu eta amorrazioak ez du deskantsurik hartzen: lantokian muturtu, bikotearekin ordaindu, kaka zapaldu eta segi aurrera... Horrelakoetan, besteak ez dakit nola konpontzen zareten, baina nik dantzan bilatzen d...
Hitzordu bikoitza San Telmo Museoan
2012/12/28
Hurrengo bi asteotan bi bider izango gara Donostiako San Telmo Museoan. Bietan ere, taldeko nesken eskutik.
ATONDUren 20 URTE
Abenduaren 30ean, eguerdiko 12etan, Ikerfolk-eko ATONDUk "Hogei Urte Atontzen" aurkeztuko du. Urte hauetan zehar diseinatu dituen jantzi guztien artean, gure taldekoen n...
Axeri-dantza, errituala, jokoa eta dantza
2012/12/28
Andoaingo Axeri-dantzaren elkarteak goiza ongi antolatu zigun. Lehenengo hitzaldiak. Xabier Lasak axeri-dantzaren berreskuraketaren eta bilakaeran izandako zenbait kontu interesgarri aipatu zizkigun. Ondoren, Juantxo Arregik 1970eko hamarkadan axeri-dantza berreskuratzen aritutako taldeak izandako ...
Tziekoko dantzen erakustaldia aretoan
2012/12/17
Udabarri euskal dantzari taldeak be emakumeen aurkako biolentziarik ez egunean parte hartu eban. Neskatilek euren trajeekaz, Tziekoko dantzen erakustaldi ederra bota euskuen gure begietara. Benetako espektakulua izan zan beste abesbatzekaz batera egindakoa. Zornotza Aretoan izandako eki...