Dokumentuaren akzioak
Urraska, dantza-jauzien partitura, bideo, doinu, liburu eta urrastegia sarean
Urraska Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. A New Interpretation of the Jauziak Dances Collected by Sagaseta.
Dantza tradizionalaren ikasle eta zaletuentzat “testu liburu” erabilgarria izateko asmoz, 2010ean Aiko taldeak ekoiztutako lan pedagogiko-didaktikoa da Urraska. Agortuta dagoenez, Aiko taldea web bertsio bat osatzen ari da Urraskaren edukiak guztien eskura jartzeko asmoz bere webgunean.
Nevadako Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzen Zentroak argitaratutako lana denez edizioa elebiduna da, euskara-ingelesa, eta hainbat osagai ditu: liburua, 2 Cd, DVDa (bideo eta datuekin) eta poltsiko-liburua jauzien urratsekin. Dantza-eskoletan eta erromerietan ezinbestekoa bihurtu den errepertorioaren atal bat osatzen duten dantza-jauziei eskainitako lan monografikoa dugu hau. Dagoeneko honako atal hauek aurkitu ditzakezue webgunean:
- Partiturak: A4 tamainan eta PDF formatoan.
- Liburua: Aiko taldearen interpretazio-proposamena zehazten da ekarpen teoriko batzuekin + dantzen egitura koreografikoa kontuan hartuz dantzen transkripzio berri bat jauziak hobeto interpretatzeko.
- Bideoak: DVDan dauden,balio dokumental eta etnografiko handia duten dantza jauzien grabaketa zaharrak. Astero-astero bideo bat igotzeko asmoa dugu. Dagoeneko lehena ikusgai duzue.
- Jauziak markatuta: Miguel Angel Sagasetaren eskutik heldu zaizkigun jauzi tradizional guztien eta Bralearen grabaketa urratsak markaturiko bertsioan (laster urratsik gabekoa ere etorriko da).
- Urrastegia: guzti honen osagarri, "Urrastegia" izena duen poltsiko-liburua jauzien pausuekin.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...