Dokumentuaren akzioak
Aiziritze: Kabalkada 1989 bolant-dantza
Bideo honetan Burgaintzi taldeko dantzariak eta musikariak ageri dira Nafarroa Behereko ipar ekialdean, Amikuzeko eskualdean kokatzen den Aiziritze herrian 1989. urtean emandako kabalkadan. Arbotin sortutako taldeak 1987an kabalkadak berpizten ahalegindu zen, eta bi urtetik behin kalbakadak antolatzen aritu zen zenbait urtez.
Honako irudietan bolant-dantza ikus daiteke pilotalekurako sarrerako momentuan. Bi lerrotan antolatuta Nafarroa Behereko inauterietako zenbait pertsonaia ikus ditzakegu: desfilearen buru zapurrak, atzetik zigantiak, kukulleroak eta makilari gaztetxo bat basa-andereak alde banatara dituela. Atzetik dantzariak datoz txikienetatik hasi eta nagusienetara, anderea eta jauna irudikatuz doazenak eta bolantak tartekatuz.
Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.
Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Kabalkada, bolant-dantza,1989-02-12.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak