Orain arteko ekarpenak
2024/09/06
Ohi bezala, datorren larunbatean, irailak 7, Igartzako Dantzarien Kofradiak bere urteroko ekitaldia burutuko du, 18. aldiz. Aurtzaka Dantza Taldeak egun osorako egitaraua prestatu du:
12:00. Bandera jasotzea Udaletxean.
12:05. Ezpata-dantzaren segizioa plazatik Igartzaraino.
12:30. Ezpa...
2023/06/15
Beasaingo dantzari txikiak 1897. urtean Donibane Lohizunen dantzatu zirela jakin genuen argazki zahar hau dela medio .
126 urte ondoren, bi mende geroago, eta Begiraleak dantza taldearen gonbidapenari esker, argazkiaren erreplika egin ahal izan dugu ekainak 4ean.
Orduan Justo Irastortza “M...
2023/01/13
Joan den urtean aurkeztu genuen Beasainen arrakasta handiz “Azken Dantza Maisua” dokumentala. Herrian bertan harrera ona izatea espero genuen gauza bat da, baina orain beste jauzi bat eman du dokumentalak eta hasi du lurraldez lurraldekako ibilbidea.
Joan den abenduak 11n Durangoko...
2022/10/13
Joan den irailak 10ean ospatu genuen 2022ko Igartzako dantzarien eguna. Bi urtez modu mugatuan egin eta gero, itzuli ahal izan gara lehengo moldera eta ajerik gabe itzuli ere. Ehundik gora dantzari eta musikari segizioan eta Igartzako inguruan, zorrotz eta alai, ohiko eginkizunak betetzen.
Aurte...
2021/09/14
Lehen aldia izan balitz bezala. Musukoek ezin izan zituzten gure emozio eta sentimenduak estali. Paxatxo laguna gogoan, egun borobila pasa genuen larunbatean, pandemia aurreko egoera eta aukerak neurri handi batean berreskuratuta. 100dik gora partaidez osatutako segizioa gauzatu ahal izan genuen, h...
2021/01/19
(Paxatxo Sarriegi Olano, 1958-2021)
Doluz eta umezurtz geratu gara beasaindar dantzariok. Bizitza osoa dantzari edota dantza-maisutzari eskaini dion Paxatxok utzi gaitu, ezustean, eta sinetsi ezinda geratu gara. Lauzpabost urterekin hasi zen dantzan plazan, aita Joxe dantza-maisuaren eskutik, ...
2020/09/18
Joan den asteburu honetan galdera bat geratu zaigu airean denoi: musuko gorriak ezpata-dantzarion janzkeran geratzeko etorri ote dira?
Era batera ala bestera izan, usadio osasuntsu baten erakustaldia egin ahal izan genuen joan den larunbatean. Dena kili-kolo dabilen garai nahasi eta xelebre haue...
2020/06/25
Uda hasierako herri-tradizioaren legeari zor, gure Sanjoan Esku-dantzaren ezaugarritako bat da aurreko urteko belar-onak eta loreak sutan erre, urte horretako berriak bildu eta dantzaren bidez bedeinkazioa ematea. Egunean bertan dantzariek bildutako Sanjoan loreekin egiten dute euren koroia, burua...
2020/05/27
Ez gara dantzatu gabe geratu. Ez da samurra izan, baina Loinatzetan ohikoak ditugun hiru dantza-sokak egin ahal izan ditugu , bakoitza bere uneari eta lekuari lotuta. Bitxia eta arraroak izan dira ekitaldiak, derrigorrez egokituak egoera berriari, baina ahal izan den neurrian tradizioak eka...
2019/09/11
Kofradiaren legeei jarraituz, joan den larunbatean gure dantza-liturgia beste urtebetez gehiago bete genuen. Badirudi 100 dantzarien segizioa eta ezpata-dantza sendotzeko bidean gaudela, kopuru horretan baikabiltza azken urte hauetan.
Egurats eta giro distiratsua, kolore eta argi ederrekoa piztu...
Orain arteko erantzunak
2024/12/02
Laburpen polita.
Zorionak Manu, zuri eta talde guztiari! Lan bikaina egin duzuela ikusten da. Besarkada haundi bat.
2024/05/01
Besarkadarik handiena Oñatzeko lagunei eta irizartarroi. Lagun handia eta jarraitu beharreko eredua dantzariontzako.
Sentimenduan lagun!
2023/09/30
Eskerrik asko Duguna! Gure Kofradiaren historiarako beste orrialde polit bat idazten laguntzeagatik.
Izango dira gehiago eta dantzan bizi!
2021/07/23
Goierri aldean oso dantzari on eta pertsona hobe gisa ezagutu genuen, baita zituen ezagutza eta izaera alai eta eskuzabala disfrutatzeko modua izan ere.
Aurtzakako lagun guztion partetik besarkada haundi-haundi bat gertukoei eta familiari.
2018/03/06
Besarkada maitagarri bat Beasaindik Marianen eta Argiako familia handiarentzat. Dantzan bizi Marian!
2017/09/05
Dirulaguntzarik ez.
Jaialdi gehienetan ohikoa den moduan, bidaia gure kontu, baina kasu honetan bertako egonaldia antolatzaileen esku izan da, oso baldintza onetan, 6 egunez. Bertan mugitzeko autobusa ere behar izan genuen. Guztira 11.000 euro inguru, 33 pertsonen hegaldiak, materiala bidaltzea eta autobusa.
2017/06/09
Bat egiten dugu Aurtzaka dantza taldetik ere, Karmeleren izaera eta egindako lan eskerga goraipatzeko orduan. Zeraingo dantza eta tradizioen berri eman zigunean, oso gogoan dauzkagu bere amonaren baserri eder horretan egindako harrera abegitsua, eta elkarrizketaren goxoa. Zerbait magikoa sentitu arazi zigun, bai kontatutako edukietan, bai bere patxadan eta hitzen jarioan.
Oso gogoan zaitugu Karmele!
2015/11/17
Zorionak bikote!
Poztekoa da dantzari guztiontzako eta ezagunak zaituztegunontzako.
2015/09/18
Zuek ere honen parte zarete eta izan bedi hamarkada askotarako!
Eskerrak zuei.
2015/07/28
Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak Sant Vicenç dels Hors (Herrialde Katalanak)-en izan gara uztailaren 24-26 bitartean, Goierriko Gure Esku Dago-ren ordezkaritza batekin batera. "Castell" antzeko giza-dorre txiki bat egiten ere ausartu gara:
http://goierri.hitza.eus/2015/07/27/163276/