Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Paxatxok hasi du Euskal Herrian zeharreko ibilaldia

Dokumentuaren akzioak

Paxatxok hasi du Euskal Herrian zeharreko ibilaldia

Paxatxok hasi du Euskal Herrian zeharreko ibilaldia

Durangoko azoka 2022-12-11

Joan den urtean aurkeztu genuen Beasainen arrakasta handiz “Azken Dantza Maisua” dokumentala. Herrian bertan harrera ona izatea espero genuen gauza bat da, baina orain beste jauzi bat eman du dokumentalak eta hasi du lurraldez lurraldekako ibilbidea.

Joan den abenduak 11n Durangoko azokan izan zuen abiapuntua. Beste euskal dokumental ezagunen artean bere lekua eginda, “Irudienea” atalerako aukeratua izan zenez, Mikel Alvarezek, Izaskun Salazarrek eta Mikel Sarriegik aurkeztu zuten Zugaza aretoan. Bertaratu zirenek, dantza taldeen ingurukoak gehien bat, beren ingurunean izaten ari diren kezkak eta kontuak modu egokian plazaratuta ikusi zituztela adierazi ziguten, eta oso gustora ikusi zutela jakiteak poz berezi bat gehitu zigun.

Baieztatuta dauzkagun hurrengo hitzorduak jakinarazi nahi ditugu, Bizkaia aldetik Nafarroako hegoaldera eta iparraldera ere joango baikara, besteak beste:

  • otsailak 8: Iruñea (Zaldiko Maldiko)
  • martxoak 3: Lazkao (Areria)
  • apirilak 13: Baigorri (Basaizea)

Urteko egutegia orain osatzen ari garenez, norbait interesaturik balego hemen jar zaitezkete gurekin kontaktuan:

Mikel Alvarez Sarriegi
mikel@birakprodukzioak.eus

Aurtzaka dantza taldea
aurtzaka@gmail.com

Trailerra eta txostena

Hemeroteka

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com