Orain arteko ekarpenak
2020/03/23
Igartzako ezpata-dantza etxez etxe eta balkoiez balkoi dantzatu du Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak. Taldeko dantzariek eta musikariek elkarri erronka bota eta bakoitzak bere etxetik, familiakoen laguntzaz, ezpata-dantza dantzatu eta irudi guztien baturarekin Ezpata CoviDantza bideoa osatu dute. Ezpaten eta banderaren faltan etxeko tresnez baliatu dira Aurtzakako dantzariak. Eutsi dantzan, Igartzako ezpata-dantza, Aurtzaka, 2020-03-23.
Eutsi dantzan, etxetik atera gabe dantzari eusteko proposamenak:
2019/09/11
Kofradiaren legeei jarraituz, joan den larunbatean gure dantza-liturgia beste urtebetez gehiago bete genuen. Badirudi 100 dantzarien segizioa eta ezpata-dantza sendotzeko bidean gaudela, kopuru horretan baikabiltza azken urte hauetan.
Egurats eta giro distiratsua, kolore eta argi ederrekoa piztu...
2018/12/21
Aspaldiko laguna dugu Telmo Esnal dantzaria. Berak zuzendutako filmeko grabaketaren atal batzuetan parte hartzera gonbidatu gintuenean gustora asko eman genion baiezkoa. Eskertu nahi diogu eskainitako aukera, zinemaren mundua barrutik ezagutzeko abaguneaz aparte, hain emaitza polita eman duen ikusk...
2018/04/15
(Jesus Mari Garate, 1949-2018)
Dantza oinetan daramala, esaten da, honek edo halakok. Gure lagun Jexuxmarik, oinetan ez ezik, buruan, soinean, erraietan eta erroetan ere eraman du betidanik, sakoneraino txertatua.
Familiatik datorkio Txinparta goitizena, eta izenak izana egiten duela egi...
2017/09/14
Izarrak, hodeiak eta eguzkia, denak lerrokatu ziren joan den larunbatean Igartzan. Nola bestela 11.enean juxtu-juxtu 111 dantzari eta 11 musikari elkartu, eta aste guztian zehar iragarrita zegoen bezalako eguraldi makurra eginagatik hiru orduko tartea zabaldu zuen bete-betean gure dantzak kal...
2017/09/05
Europan beste muturrera eta historian 2.000 urte atzera bidaiatu eta dantzatu dugu uda honetan, abuztuaren 1-5 bitartean Plovdiv hirian ospatu den XXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian. Eumolpia, Philippopolis, Pulpudeva, Trimontim, Puldin, Plovdiv… hiri beraren izenak dira, 8.000 urteetan zehar ...
2017/07/18
Irudi ederrak utzi dizkigu iragan berri den udaberriak, sasoien zikloen biran, baita aurtengoak ere. Beasaingo jaietan lehendabizi eta San Joan bezperan ondoren, gure ardurapean dauden ekitaldien bildumatxo bat erakusteko tentaldiari ezin diogu eutsi, gure argazkilari lagun Iñaki Erauskin eta Xabi...
2016/11/19
Asko eta gogotsu ginelako sortu genuen Dantzarien Kofradia orain 10 urte. Inork zalantzarik baldin bazuen, argazkiak ikusi besterik ez dago. 100 dantzariko - bai 100!- Segizioa osatu genuen joan den irailaren 10ean Beasain, Lazkao, Ataun, Ordizia, Arama, Urretxu eta Idiazabalgo dantzari eta musikar...
2016/10/09
Aurtengo uda “estiu" izan da gure dantza taldearentzat. Hamabost egunen bueltan bi bider egon ginen harrera ezin hobea egin ziguten gure lagun kataluniarren herrialdean. Vall d’Àneun ospatzen den Dansáneu jai-azokan lehendabizi, eta Rubí-ko Rubifolk Nazioarteko Jaialdian ondoren.
RubiFolk...