Orain arteko ekarpenak
2016/09/04
Hamargarrena etorri zaigu dagoeneko, eta hemen gaude indartsu. Iazkoan ehun dantzaritik gora elkartu baginen, aurtengoan eutsi eta gertu ibiliko gara. Ohiko legez, irailaren 10ean ospatuko dugu gure eguna.
Orain arte egindako bideak sendotu garela adierazten duela pentsatzen dugunez, aurtengoa...
2015/09/30
Ahaztezina izango dugu aurtengoa Joseba, ikusi ez bazaitugu ere, gure artean sentitu zaitugulako eta zure bizitza oparoan zehar, garai ezberdinetan, han edo hemen inguruan izan dituzun pertsona askok eta askok elkartzea erabaki genuelako zu gertuago sentitzeko, eta zuk ere gertuago senti gaitzazun....
2015/09/03
Ehun dantzari ezpata-dantzarako eta beste ehun Josebarekin batera dantzatzeko prest gaude Igartzaren inguruan. Jakinarazi genuen moduan, Joseba Juarez Igartzako dantzarion gidaria gogoratuko dugu datorren irailaren 12an Beasainen.
Kofradiaren sorreraz gero Josebak buru, oin, beso eta arima eska...
2015/07/24
Asteburu honetan ospatuko dira Ordiziako Santa Ana jaien egun nagusiak, eta hauekin batera egingo da Santanazaleen Kofradiaren Esku-dantza uztailaren 27an. Gure lagun Joseba Juarezek lotura berezia gordetzen zuen ekitaldi honekin, besteak beste, urteroko dantzarien maisu eta prestatzailea izaten ze...
2015/07/09
Badira urte batzuk neskatxen esku-dantzarekin hasi ginela, xumeki, sua edo alamartxoari lagun egiteagatik, eta urtetik urtera berrindartuz doaz Beasaingo sanjoan bezpera inguruko ekitaldiak: arbola altxatzea, kantu-jira, ondorengo erromeria... piztutako su ttiki hura bide onetik dijoala ikusteak ...
2015/04/22
Joseba Juarez Igartzako dantzarion gidaria gogoratuko dugu datorren irailaren 12an Beasainen. Ezin bestela izan. Kofradiaren sorreraz gero buru, oin, beso eta arima eskaini zizkion egun honi. Eta ezin du bestela izan.
Dantzaria bai, bikaina, baina izaeraz maitagarria eta bere ibilbidea hain zab...
2014/12/13
Albiste oso tristea jaso genuen pasa den urriaren 16ean. Patxi Zurutuzak, gazte gaztetatik eta urte askotan Aurtzaka taldeko dantzaria izandako lagunak utzi egin gintuen. Madrilen bizi zen aspaldi honetan, baina dantzarekiko zaletasuna piztuta mantentzen zuen, distantziatik modu askotara adierazten...
2014/11/28
Joan den irailean ospatu ziren Urretxuko Santa Anastasia Jaiak, eta Lurra dantza-taldeak bertan parte hartzera gonbidatu gintuen: larunbata hilak 20ean lehendabizi, Nazioarteko Folklore Jaialdian, eta igandea hilak 21ean gero, Jaietako Meza Nagusian.
Azken urte hauetan, Folklore Jaialdia ospat...
2014/11/08
Ez dakigu zer adierazi. Ez dakigu nola adierazi. Atzo ostiraleroko ensaiorako bidean jaso genuen berri txarra. Urratsik gabe geratu ginen.
Joseba Juarez, gure taldeko dantzari eta maisu, Ordiziako tradiziozko maisuen lerro luzeko oinordeko gaztea, Goierri osoan eta haratago, hainbat eta hainbat...
2014/10/02
Joan den irailaren 13an, jendetsu hasi zen gure urteroko ezpaten juntadizoa plazan, Beasaingo kirol elkarteak futbolaren festa baitzuen antolatua bertan. Elkarrekin nola moldatu asmatu bagenuen ere, belarriak zorroztu behar izan genituen hamabietan punttuan erlojuaren kanpaikadak entzuteko. Hori ba...