Erre ditugu zaharrak, ekarri berriak

2014/07/07
Erre ditugu zaharrak, ekarri berriak

Astelehenean, Sanjoan bezperan, gure neskatxa dantzariek aurtengo udari ongietorria eman zioten beste behin. Giro euritsua izanagatik, bi esku-dantzak osatu ahal izateko tartea bilatu behar izan genuen, eta baita aurkitu ere. Arratsaldean Igartzan, eta gauean Barrendaingo plazan.

Hauek osatu zuten soka hala luze nola bikaina: Marta Arnaiz aurresku eta Ane Iñurrieta atzesku, Anne Garcia eta Oihane Sarriegi zerbitzari, Maddi Aiestaran, Lierni Alba, Uxue Arrese, Intza Arrondo, Naia Beiztegi, Ane Calvillo, Naia De Francisco, Anne Garcia, Irati Gonzalez, Irene Igartua, Josune Iraola, Haizea Irastorza, Maialen Lopez, Itziar Mendia, Helene Nater, Idoia Nater, Maria Ocio, Maite Perez, Itsasne Perez, Andrea Perez, Ixiar Saavedra, Haizea Salaberria, Osane Santas, Maitane Sanz, Ainhoa Sarasola, Nerea Yurrebaso eta Maria Zuazola.

Hona hemen kronikatxo laburra argazkitan:

Loreak biltzen Mandubia inguruan

Neskatxen taldea

Koroiak egiten Igartzako Jauregian

Taldearen prestaketa

Arbola igotzen

Dantzarien soka jauregitik ateratzen

Ibaiko ura eskutik eskura

Esku-dantza Igartzako arbolaren aurrean

Apari-merienda

Gaueko esku-dantza Barrendainen

Esku-dantza Olaberriko San Joan egunean