Joseba gogoan Ordiziako jaietan

2015/07/24
Joseba gogoan Ordiziako jaietan

Asteburu honetan ospatuko dira Ordiziako Santa Ana jaien egun nagusiak, eta hauekin batera egingo da Santanazaleen Kofradiaren Esku-dantza uztailaren 27an. Gure lagun Joseba Juarezek lotura berezia gordetzen zuen ekitaldi honekin, besteak beste, urteroko dantzarien maisu eta prestatzailea izaten zelako.

Arrazoi hau dela eta, Esku-dantzari buruz Ordiziako Udalak prestatu duen liburuxka aurkeztu zen atzo prentsaurrekoan, eta bertan aipamen berezia egiten zaio Josebari eskainitako hitzaurrean. Gure taldeko Mikel Sarriegik idatzitakoa da testua eta Ordiziako Santa Ana aldizkarian ere argitaratu da. Hemen irakurri daiteke.

Astelehenean bertan ere, Esku-dantzaren aurretik, omenalditxo bat egingo zaio bere maisu-kideek dantzatutako agurrarekin eta isilune txiki batekin.

Gure aldetik beste gauzatxo bat ere egin dugu: azaroan Joseba zendu zenean dantzan.eus-ek haren profilean bere ibilbidea biltzeko proposamenari heldu diogu eta bertan jarri dugu osatu ahal izan dugun Josebaren dantza-biografia ia guztia. Ikusi hemen. Norbaitek zuzenketarik edo osagarririk baleuke, estimatuko genizkioke.