Agurra ez den agurra
Albiste oso tristea jaso genuen pasa den urriaren 16ean. Patxi Zurutuzak, gazte gaztetatik eta urte askotan Aurtzaka taldeko dantzaria izandako lagunak utzi egin gintuen. Madrilen bizi zen aspaldi honetan, baina dantzarekiko zaletasuna piztuta mantentzen zuen, distantziatik modu askotara adierazten zigun moduan.
Bere lagun-koadrilako lagun dituen Xabier Ruiz de Azuak eta Mikel Sarriegik, agurra ez den agurra eskaini zioten, Aitor Furundarenaren laguntzaz, talde guztiaren izenean urriaren 18an egindako taldearen dantza-ekitaldiaren barruan. Bere oroimenean eta ohoretan bideo hau jarri dugu gure kanalean, beti alai eta beti umoretsu ezagutu genuen bezelaxe, gogoan gorde dezagun. Aupa Patxi!