Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Aurtengoan, Dantzari-chiqui zaldivitarrak

2010/11/29

Joan den urriaren 31n, Ardiki eguna ospatu zen Zaldibian. Iazko egunean , bertako dantzari izandako guztien ordezkari moduan, Mikel Arrese dantza-maisua omendu genuen. Aurten, beste zaldibitar baten txanda izan da, hau ere dantza munduarekin lotutakoa: Jose Garmendia Arruebarrena zena. Apaiza, h...

Gehiago irakurri

Azkaine eta Arrangoitze: euripean baina atsegin handiz

2010/10/19

Urriaren 10a, agendak ia gainezka egin zion Aurtzakari. Azkainen (Lapurdi) genuen lehenbiziko zita goizean goiz: Pastore-Lore jaialdia. Egun osoko festa polita animali, produktu eta ekitaldien artean nahiz eta zoritxarrez ezin izan genuen bere edertasun osoan gozatu euriak eguna zapuzteko egindako...

Gehiago irakurri

Igartzan ez dugu berehala ahaztuko !

2010/09/18

2010eko Irailak 11, egun   ederra izan genuen Beasainen.   Lehenik eta behin, Igartzako inguru osoa estreinatu ahal izan genuen dantzaleku moduan: Zubia, Jauregia, Dolarea, Burdinola, Errota eta Ermita zaharberritzeko obrak eta lanak bukatu dira, eta distiratsu ag...

Gehiago irakurri

IGARTZA 2010: DEIALDIA

2010/09/05

XIX. mendearen hasieran, Beasain, Ataun eta Zaldibiako udalek behin baino gehiagotan deitu zituzten inguruko ezpata-dantzariak, hainbat ospakizun berezitan parte har zezaten, dantzarien konpartsa jendetsuak osatuz. “Que se formase una comparsa de diez y ocho parejas de...

Gehiago irakurri

AURTEN BAITA SANJOAN ARBOLARI ERE

2010/07/08

Berrogei urte baino gehiago omen da, Igartzan Sanjoan arbola jarri zen azken urtetik. Aurten, Sanjoan bezpera egunean, auzoko hainbat laguni esker (eta bertako lanen batzordeburu Juantxo Agirre Mauleon-en ekimenez), ohitura ezagun eta zahar hori berreskuratu da.   ...

Gehiago irakurri

Jaietako dantzasokak 2010

2010/07/01

Hilabete luze pasa da herriko jaiak pasa zirenetik. Gure taldeak ez ditu antolatzen, baina era batera edo bestera parte hartzen du bertan plazaratzen diren hiru dantzasoketan. Hemen eskaintzen dugu argazki batzuk ikusteko aukera:   AGINTARIEN DANTZASOKA   Maiatzaren 19an, Loinatz...

Gehiago irakurri

Beasaingo Jaietan

2010/05/11

Badatoz herriko Jaiak eta hauekin batera, dantzaren inguruko ekitaldi ugariak:   -          2010.05.14 MARIREN JAITSIERA: ostiralean 20:30etan egingo dugu azken entsegua Plazan eta 22:00etan prestatuko gara Mariri ongietorria emateko.   -          2010.05.16...

Gehiago irakurri

AITORREN KAMIXETA

2009/12/10

Igandean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia. Eta aspaldiko partez, goierritar bat izango dugu bertan, Aitor Sarriegi. Laugarren txapelketa nagusia du aurtengoa, eta aurrekoetan ate-atean geratu bazen ere, oraingoan lortu du BEC-era iristea . Aitor gure taldean ibilia d...

Gehiago irakurri

Zaldibian kitatutako zorrak

2009/10/31

Orain 200 urte inguru dantzari zaldibitarrak joaten ziren Beasaina ekitaldi garrantzitsuak zeudenean. Ez Beasaina bakarrik, baita inguruko herri orotara ere. Ezaguna eta ezagutua zen haien dantzarako jakinduria eta abilezia. Ordainetan, joan den igandean, Beasaindik goierritar dantzariz osatut...

Gehiago irakurri

Mediterraniar eta kantauriar zubiak Igartzan

2009/10/14

Behin hasi genuen harekin, hutsik egin gabe darraigu eta aurtengoan ere bildu gara, irailaren 12an, hirugarren Igartzako Kofradiaren Eguna ospatzeko, hori bai, aldaketa txiki batekin, larunbatera pasa baitugu ospakizuna aurtengoan.   Ez genuen...

Gehiago irakurri

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com