Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Beasaingo Jaietan

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Jaietan

Badatoz herriko Jaiak eta hauekin batera, dantzaren inguruko ekitaldi ugariak:

 

-         2010.05.14 MARIREN JAITSIERA: ostiralean 20:30etan egingo dugu azken entsegua Plazan eta 22:00etan prestatuko gara Mariri ongietorria emateko.

 

-         2010.05.16 AGINTARIEN SOKADANTZA: Loinatz-igandean Udalbatzak egiten duen Dantza-sokan lagunduko dugu.

 

-         2010.05.17 PROZESIOA: Ezpata-dantzari txikiek Prozesioa lagunduko dute astelehen goiz guztian.

 

-         2010.05.18 UMEEN SOKADANTZA: asteartean 11:00etan San Martin Plazan.

 

-         2010.05.18 HELDUEN SOKADANTZA: asteartean 19:00etan San Martin Plazan.

 

-         2010.05.23 DANTZA TOPAKETA: Ostadar dantza taldeak antolatuta, igande goizean hasita, lau dantza talde herri guztian zehar ibiliko dira. 18:00etan, erromeri berezia izango da ARRABOTS taldearen eskutik, San Martin Plazan.

 

Animatu eta hartu parte ahal duzuen guztietan !!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com