AITORREN KAMIXETA

2009/12/10

Igandean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final handia. Eta aspaldiko partez, goierritar bat izango dugu bertan, Aitor Sarriegi. Laugarren txapelketa nagusia du aurtengoa, eta aurrekoetan ate-atean geratu bazen ere, oraingoan lortu du BEC-era iristea.

Aitor gure taldean ibilia da, bai dantzari, bai musikari, baita bertsolari ere, eta hemendik, ZORIONIK beroenak luzatzeaz gain, animoak bidali nahi dizkiogu iganderako.

Gainera, eskerrak eman beharrean gaude, txapelketetako saio garrantzitsuetan, gure taldeko kamixeta erabiltzeko ohitura baitu. Hala egin zuen azkeneko Gipuzkoako Finalean, eta hala egin du baita aurtengo Txapelketa Nagusiko azken finalaurreko saioan ere, Donostiako Belodromoan:

  

Argazkia: Gari Garaialde/Argazki Press

AUPA AITOR!