Dokumentuaren akzioak
Soka eta ezpatak San Migelen

GOIERRI - SAKANA
SENIDETZE EGUNA 2009
Euskal Herri osoa eta mundu erdia San Fermini begira zeudela, guk San Migeli bisita egin genion Aralarren joan den uztailaren 12an (gutako batzu-batzuk San Fermin “gurtu” ondoren, hala ere).
Gure taldeari eskatu zioten Goierriko ordezkaritza lanak betetzea dantza alorrean. Hasierako asmoan Sakanako beste talde batekin elkar lanean aritu behar bagenuen ere, azkenean, egutegi arazoak medio, ezinezkoa gertatu da aurtengoan horrela izatea.
  Kokapena, zoragarria da, eta egunak ederra atera zuen.     Beraz, ohore handia izan da Igartzako dantzariontzako Beasaindik kanpoko lehen agerpena leku hain esanguratsuan egin ahal izatea.   Hala bada, udal ordezkariak ezpata-dantzariz osatutako segizioan eraman genituen baselizaraino, eta mezaren irteeran ezpata-dantza eskaini genuen.   Kontrako bidean Santutegia inguratu ondoren, Agintarien soka-dantza antolatu eta gidatu genuen. Aurresku Altsasuko alkatea (Sakanako ordezkaritzat), eta atzesku Altzagakoa (Goierriko ordezkaritzat) jarri genituen. Soka osatu zuten beste 19 alkate eta zinegotzik.           Eta ezin eguna osatu han bertan bazkari oparoa egin gabe. Datorren urtean berriz eta hobeto!   Argazki gehiago hemen. Goierri Telebistaren albistea hemen. Prentsan: berria, noticias navarra, hitza, diario vasco        Dokumentuaren akzioak Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab.    Aurtzaka dantza taldea Garmendia Otaola 9 20200 Beasain www.aurtzaka.com aurtzaka@gmail.com
  
 
  
 
Erantzun
      
      
     
                  Aurtzaka dantza taldea
                  Jasotako azken erantzunak
                  
                    
 
      
      
 
        
         
        
         
        
         
        
         
        
         
        
         
        
         
        
        
 
 

Zorionak!!!
Eskerrik asko, Oier. Uste dut kasu honetan ez zela oso zaila hautaketarekin asmatzea. Zuzen diozun bezala, elementu guztiak San Migelen jirabueltan geneuzkan eta modu naturalean txertatu ahal izan dira. Denbora faltaz, Sakanakoen dantza ekarpenak huts egin digu oraingoan (Altsasun bezala, Sakana guztian ezagutu dira edo ezagutzen dira zortzikoak: Arbizu, Uharte...), baina hurrengoetan osatzen joan ahal izateko lehen pausoak emanda daude. Ea ba!