Sanjoan belar zaharrak erre genituen

2009/07/11

Iazko sanjoan belarrak eta loreak erre genituen joan den Sanjoan bezperan. Suari eman genizkion zaharrak eta buruan berriak jarrita dantzatu genuen. Datorren urtera arte. Bien bitartean, etxean gordeko ditu neskatxa bakoitzak, ekaitz eta tximisten babeserako, zorte onaren bideragarri eta gaitzen sendagarri. Horri eskerrak ez genuen aurtengoan tximista eta euri zaparradarik izan.

 

Dantzariak: Nerea Alustiza (aurreskua) eta Nahikari Torres (atzeskua), Amaia Garmendia, Maria Urkiola, Maddalen Sarasola, Paula Sukia, Leire Dorronsoro, Ainhoa Larrea, Itsaso Lasa, Laida Antxia, Uxue Sarriegi, Arantxa Blanco, Nerea Antxia, Irati Cortes, Nahia Rodriguez, Leire Martinez de Santos, Nora Jauregi (Aurtzaka eta Ostadar taldeetakoak).

 

 

Argazki gehiago: Sanjoan neskatxak 2009

 

 Berri gehiago:San Joanetako neskatxen esku-dantza 2009