Jaietako dantzasokak 2010

2010/07/01

Hilabete luze pasa da herriko jaiak pasa zirenetik. Gure taldeak ez ditu antolatzen, baina era batera edo bestera parte hartzen du bertan plazaratzen diren hiru dantzasoketan. Hemen eskaintzen dugu argazki batzuk ikusteko aukera:

 

AGINTARIEN DANTZASOKA

 

Maiatzaren 19an, Loinatz egunean, udalbatzako hainbat zinegotzik eutsi zioten ohitura zaharrari.

De Jaiak2010

 

EZPATA-DANTZA

 

Maiatzaren 20ean, Loinatz bigarrenean, Xabier Sarriegi dantza-maisuak prestatutako dantzariek Loinazko San Martinen prozesioa lagundu zuten, bertan betiko moldean dantzatuz.

De Jaiak2010

 

UMEEN AURRESKUA

 

Maiatzaren 21ean, Loinatz hirugarrenean, haurren dantzasoka plazaratu zen herriko plazan.

De Jaiak2010

 

BETERANOEN AURRESKUA

 

Maiatzaren 21ean bertan, arratsaldez, dantzari helduak dantzatu ginen dantzasoka herrikoian.

De Jaiak2010

Argazki gehiago

Jaiak2010">hemen

Udalbatzaren eta Beteranoen sokadantzen argazkiak Juantxo Unanua-renak dira.