Dokumentuaren akzioak
Mediterraniar eta kantauriar zubiak Igartzan
Behin hasi genuen harekin, hutsik egin gabe darraigu eta aurtengoan ere bildu gara, irailaren 12an, hirugarren Igartzako Kofradiaren Eguna ospatzeko, hori bai, aldaketa txiki batekin, larunbatera pasa baitugu ospakizuna aurtengoan.
Ez genuen zeru urdinik ikusi, baina ezta euri mehatxurik ere, eta arazorik gabe egin genuen urteroko bidea, hasi Loinazko San Martin Plazatik eta Igartzaraino. Aurten gainera, urrutitik etorri zaizkigu gonbidatuak: Kataluniako Vendrell-etik. L’Embarcada elkarteko Ball de Pastorets eta Ball de Bastons taldeetatik 44 dantzari eta musikari izan genituen lagun. Horri gure 45 dantzariko taldea eta 11 musikariak gehituta, herriko kaleak kolorez betetzeko adina jende, dudarik gabe. Banderazale, Xabier Sarriegi, “Pasatxo” izan genuen; Loinazko ezpata-dantzari, Iñaki Cia eta Koldo Galarreta, eta kapitainak aldiz, Mikel Apaolaza, Maider Arruabarrena eta Jon Intsausti.
Plazatik abiatu ginenetik jendea begira izan genuen eta baita bidean gurekin batera gorantza ibilian ere.
Geltoki inguruan egin genuen geldialdia, eta hemen, Ball de Bastons-ekoen dantza alaiak ikusteko aukera izan genuen. Guk erabili izan ditugun makila txikien antzekoekin eta dultzaina edo “Gralla” joleek lagunduta, dantza-sorta polita eskaini ziguten.
Hemendik jada, zuzenean Igartzara egin genuen. Aurtengoan, musikariek beraien txokoa izan zuten hemen, eta bozgorailuei esker, musika ongi entzuteko batere arazorik gabe moldatu ginen. Jende ugari izan zen begira eta musika ongi entzutea orokorrean eskertu zen zerbait izan zen.
Guk gure saioa bukatu ondoren kataluniarren txanda izan zen. Ball de Pastorets-ekoen parrilak eta makil-jokoak (hauek makila handiekin) ikusteaz gain, aurrez aipatutako Ball de Bastons-ekoak berriz ikusteko parada izan genuen.
Eta honekin, sagardo kupelera inguratuz amaiera eman genion ikuskizunari.
Eguna ordea, ez zen horrekin bukatu eta oraindik obretan den Dolarea barnean Iban Mate eta bere laguntzaileek prestaturiko bazkariaz gozatzeko aukera izan genuen parte-hartzaile guztiok batera.
Arratsean, Aiko taldearen erromeriarekin eta kataluniarren musikarekin luzatu genuen eguna, oinek eta gorputzek eutsi ziguten arte!!
I és que avui és la gran festa,
Que és Igartza qui la fa
Visca el Ball de Pastorets, el Ball de
Bastons, Igartzako Kofradia
I tothom qui el vol ballar!!
VISCA!!!
Datorren urtera arte.
Argazkiak Nick Knight-enak dira eta hemen ikus daitezke gehiago:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aurtzaka dantza taldea
Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab.
Aurtzaka dantza taldea
Garmendia Otaola 9
20200 Beasain
www.aurtzaka.com
aurtzaka@gmail.com
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Oier Araolaza on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Agurtzane Agirre Mujika on Joseba 2014/11/08
- Emak Bakia Dantzan on Joseba 2014/11/08
- Jon Goya on Joseba 2014/11/08
- Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba 2014/11/08
- Izaskun Salazar on Joseba 2014/11/08
- Oier Araolaza on Joseba 2014/11/08
- Mikel Sarriegi on Joseba 2014/11/08