Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea IGARTZAKO DANTZARIEN EGUNA PREST

Dokumentuaren akzioak

IGARTZAKO DANTZARIEN EGUNA PREST

Datorren irailaren 12an ospatuko dugu 2009ko Igartzako Dantzarien eguna. Aurten larunbatez, eta Igartza Auzoko Jaien barruan.

Herriko plazan elkartuko gara eguerdiz eta Igartzarainoko bidea egingo dugu, ohikoa denez. Zubian eta ibai-ondoan dantzatu eta erakustaldia emango dugu, El Vendrell-eko dantzarien laguntzaz. Bazkalondoan, Aiko taldearen musika eta gidaritzapean erromeria ospatuko dugu auzoko jaigunean. Vendrell-eko musikariek ere parte hartuko dute.

 

El Vendrell-eko dantzariak, L’EMBARCADA elkarteko partaideak dira. Ball de Pastorets eta Ball de Bastons taldekoak etorriko zaizkigu, eta beraien dantzek gureekin dituzten antzekotasunak eta bereiztasunak ikusi ahal izango ditugu. Ball de Pastorets-ean bereziki, “el pont” eta “la bota” egiten dituzte, gure ezpaten zubiak eta larrosaren parekoak. Jazkerari dagokionez, gure kofradiako bereizgarri den buruko zapi gorriaren antzekoa erabiltzen dute hauek ere.

 

AIKO,  musika eta dantza tradizionalaren mundua bultzatu eta neurri handiagoan gizarteratzeko sortua den musika eta dantza maisuen talde bat da. Dantzatzeko era tradizional eta naturala zabaldu nahi ditu, eta horrekin batera, dantzarako aukera eta gune berriak sortzen saiatu. Igartzan, egokiera polita izango dugu, auzoko jaietan txertatuta, bide atsegin, argi eta erraz hau hobeto ezagutu eta arratsaldea dantzatzen ongi pasatzeko.

 

ENTSEGUAK:

Ekainean hasi genituen entseguak eta datorren astean zehar azken ukituak emango dizkiogu gure saioari:

 

Astelehenean, 20:00etan Kiroldegian

Asteartean, 20:00etan Kiroldegian (Erromerirako dantzak)

Ostiralean, 19:30etan Igartzan bertan

 

ERROMERIRAKO DANTZAK

Erromeria apur bat prestatzeko, dantza-tailer irekia egingo dugu irailaren 8an Kiroldegian, 20:00etan, dantzari eta auzotar ez-dantzari guztientzako. Plaza-dantza errazak erakutsiko dira eta interesa izan dezaken mundu guztia animatu nahi dugu.

 

IRAILAK 12:

12:00 San Martin Plazatik irteera

12:30 Igartzako dantzak

13:00 El Vendrelleko dantzak

13:30 Sagardoa eta odolki dastaketa

14:30 Dantzarien bazkaria

17:30 Erromeria Igartzako jaigunean

 

 

Igartzako dantzak:

http://www.aurtzaka.com/index.php/eu/component/content/section/7?layout=blog

 

Aiko taldea:

http://www.aikotaldea.com/

El Vendrell-eko dantzariak:

http://www.lembarcada.cat/

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com