DANTZA filma Beasainen
Aspaldiko laguna dugu Telmo Esnal dantzaria. Berak zuzendutako filmeko grabaketaren atal batzuetan parte hartzera gonbidatu gintuenean gustora asko eman genion baiezkoa. Eskertu nahi diogu eskainitako aukera, zinemaren mundua barrutik ezagutzeko abaguneaz aparte, hain emaitza polita eman duen ikuskizun horretako partaide izateak oso pozik utzi gaituelako.
Gure taldeko hamabi dantzari izan gara bertan dantzan. Zaragozako Belchiten grabatutako ezpata-dantzan lehendabizi, eta Leitzan gauzatu zen erromeria erraldoian geroago. Saio gogorrak, baina lagunarteko giro atseginean oso oroimen ederra utziko dizkigutenak, betirako irudi bikain horiekin batera. Bertan izan ziren dantzariak: Agurtzane Agirre, Ainhoa Antxia, Ilazki Azaldegi, Izar Sarriegi, Izaskun Salazar, Leo Leunda, Maider Arruabarrena, Mikel Insausti, Mikel Sarriegi, Nerea Mendizabal, Oihane Sarriegi, Xabier Ruiz de Azua,
Donostiako Zinemaldian filma ikusteko aukera izan genuen, itxaronaldiaren irrika asetzeko moduan. Gaur estreinatuko da zinemetan, eta datorren asteazkenean Beasainen bertan, Usurbe zineman pantailaratuko da, 19:30 eta 22:00etako saio bikoitzean.
Mundu guztia gonbidatu nahi dugu, bereziki dantzazalea baldin bada, ikuskizun atsegin, entretenigarri eta ausart hau dastatzera, benetan gozatzeko modukoa baita.
Hemen filmaren TRAILERRA
Eta AURRERAPENA
Goierriko Hitzako ARTIKULUA
Eskerrik asko denagatik Telmo eta lantalde osoari, zoragarri portatu zarete gurekin, eta nahi duzuen arte!!!
Segi dantzan!