Irudi ederrak udaberrian (eta bat historiarako)

2017/07/18
Irudi ederrak udaberrian (eta bat historiarako)

Irudi ederrak utzi dizkigu iragan berri den udaberriak, sasoien zikloen biran, baita aurtengoak ere. Beasaingo jaietan lehendabizi eta San Joan bezperan ondoren, gure ardurapean dauden ekitaldien bildumatxo bat erakusteko tentaldiari ezin diogu eutsi, gure argazkilari lagun Iñaki Erauskin eta Xabier Garmendiari esker eskuratu ditugun argazkiak plazaratuz.

Bada gainera tartean argazki bat historiarako jasota geratu dena: Loinazko ezpata-dantzariek San Martingo eliza barruan dantzatu zuten prozesio egunean, lehen aldiz, dokumentatua daukagunetik behinik-behin. Eguraldi txarra medio, santuen irudiak ez ziren Loinazko baselizara eraman, eta horrelakoetan ez da dantzatzen. Baina oraingoan, Joan Mari Iturria frantziskotarraren proposamenez, eliza barruan dantzateko aukera eskaini zitzaien.

Beraz, gure lagun Zumarragakoen ezpata-dantzariei kendu diegu eurena bakarrik izan omen den pribilegio hori, egun batez bada ere!

Maiatzak 26: Mariren jaitsierarekin hasi ziren herriko jaiak. 400 gazte gertu sorgin-dantzan herriko plazan.

Maiatzak 28: Agintariek euren soka-dantza osatu zuten. Dagoeneko badira urte batzuk, esku-dantza bere osotasunean egiteko gai direla.

Maiatzak 29: eguraldi kaxkarra medio, prozesiorik ez zen egin. Dantzari txikiek parrokiako elizatariko aterpean dantzatu zioten santuari. San Martingo baselizara autobusez joan ziren, eta hara santuen irudirik joan ez zenez, eliza barruan aldare aurrean dantzatu zuten, orain arte sekula ezagutu ez dugun bezala.

Maiatzak 30: goizean umeek euren soka-dantza egin zuten, berrogei bikote guztira.

Maiatzak 30: arratsaldean, helduen soka-dantza atera zen, 16 bikoterekin.

Ekainak 23: Sanjoanetako esku-dantzak bere 10. urtea bete zuen, beti bezain distiratsu.

Hemen argazki gehiago.