Dokumentuaren akzioak
11 urte 111 dantzari 11 musikari
Izarrak, hodeiak eta eguzkia, denak lerrokatu ziren joan den larunbatean Igartzan. Nola bestela 11.enean juxtu-juxtu 111 dantzari eta 11 musikari elkartu, eta aste guztian zehar iragarrita zegoen bezalako eguraldi makurra eginagatik hiru orduko tartea zabaldu zuen bete-betean gure dantzak kaleratzeko orduan?
Eguraldiarekiko zalantza handi horrekin bildu ginen goizean plazan. Goizaldeko bustialdiaren ondoren argitzen hasia zegoela zirudien, eta ia sinetsi ezinik, halaxe abiatu ginen poz-pozik segizioan.
Gure jarraian Kataluniako Esbart Dansaire de Rubí taldeko lagunak atera ziren. Hauek, bezperan oso saio polita, atsegina eta bizia eskaini ziguten Usurbe Antzokian. Katalunia guztiko hainbat dantza, maisuki eszenaratuak, jantzien erakustaldi eder batez, eta musikari talde bikain batek lagunduta, la Cobla de la Mitja Lluna. Ikusleek gozatu handia hartzeko aukera izan zuten, euren txalo eta animoek erakutsi zuten bezala.
Esbart Dansaire de Rubí Usurbe Antzokian, bezperako saioan.
Segizioa Igartzara iristerako, laino beltzak agertzen hasiak ziren, eta lehenbailehen ekin nahi izan genion bertako saioari. Ez alferrik. Dagoeneko ibaibazterrekoa dantzatzen hasterako, lehen tantak sentitu genituen, eta parrila osatzen hasterako, zaparrada erauntsia benetan “makurra” bihurtu zen, haize bolada eta guzti. Irudia epikoa bihurtu zen…
Baina Loinatz aldeko mendi gainean argiune ttiki bat ikusi izana iruditu zitzaigun, eta aurrera egitea erabaki genuen. Kataluniarrek gero aitortu zigutenez, miresmenez jarraitu omen zuten gure ausardia.
Izan ere, ez genuen damutu beharrik izan. Poliki poliki, argiunea zabaldu, euria atertu, urdinak indarra hartu, eta eguzkia atera ez zen ba! Gure ezpata-dantzen ondoren kataluniar lagunek Igartzako ibai-bazterrean euren Ball de Gitanes alaia dantzatu ahal izan zuten eguzki bizi-bizi baten distirapean!
Kofradia-kideen bazkariaren ondoren, akta irakurketa, zintadun domina berrien izendapena, opari trukeak, eta AIKOko lagunekin erromeria, orain bai, aterpean eta arratsalde guztian bota zituen zaparraden beldurrik gabe.
Argazki gehiago, Iñaki Erauskin eta Patxi Goikoetxearenak, hemen.
Goierriko Hitzako bideo eta argazkiak
Goierri Telebistako irudiak
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aurtzaka dantza taldea
Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab.
Aurtzaka dantza taldea
Garmendia Otaola 9
20200 Beasain
www.aurtzaka.com
aurtzaka@gmail.com
Jasotako azken erantzunak
- Iñaki Zugasti on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Aurtzaka dantza taldea on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Oier Araolaza on АУРЦАКА izan gara Bulgarian 2017/09/04
- Agurtzane Agirre Mujika on Joseba 2014/11/08
- Emak Bakia Dantzan on Joseba 2014/11/08
- Jon Goya on Joseba 2014/11/08
- Aritz Ibañez Lusarreta on Joseba 2014/11/08
- Izaskun Salazar on Joseba 2014/11/08
- Oier Araolaza on Joseba 2014/11/08
- Mikel Sarriegi on Joseba 2014/11/08