Loinazko dantzariak bi mende geroago Donibane Lohizunen

2023/06/15
Loinazko dantzariak bi mende geroago Donibane Lohizunen

Beasaingo dantzari txikiak 1897. urtean Donibane Lohizunen dantzatu zirela jakin genuen argazki zahar hau dela medio.

126 urte ondoren, bi mende geroago, eta Begiraleak dantza taldearen gonbidapenari esker, argazkiaren erreplika egin ahal izan dugu ekainak 4ean.

Orduan Justo Irastortza “Moroko” ordiziarra izan zuten dantza-maisu Beasaindik joandako 13 dantzari txikiek. Oraingoan Uxue Sarriegi dantza-maistra zutela dantzatu dira 11 gaztetxo beasaindarrak. Dantza-sorta  ia-ia berbera: Loinazko ezpata-dantza eta zenbait brokel-dantza.

Oraingoan gainera, Igartzako ezpata-dantzariak ere joan gara, gaztetxoen taldeko osagarri. Egun zoragarria guretzako.

Eskerrik asko Begiraleak! XXIII. mendean berriz ere joatea espero dugu!

Argazkiak: Baionako Euskal Museoa, Mikel Sarriegi, Xabier Garmendia.

 

1897- 2023