Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

arku-dantza etiketa duten bideoak

Tutera: Alde Zaharreko paloteadoa 2021

Tuterako Alde Zaharreko paloteadoa plazaratu dute Elvira España eskolako patioan; koronabirusa dela eta kokalekua aldatu dute. Duela lau urte kaleratu zuten lehen aldiz dancea, aurreko urtean bertsio murriztuan egin zuten eta aurten berriro bere osotasunean itzuli da. Alde Zaharreko mugimendu kulturala sendotzeko asmoz sorturiko paloteadoa da, eta ohiko dance tradizionaletatik zertxobait aldendu nahi izan dute sorreratik. Egiturak mantendu dituzte, baina zenbait konturi buelta eman eta hainbat aldaketa txertatu dituzte. Besteak beste, santua kendu eta pertsonaia berriak sortu zituzten. Ohi moduan, antzerki eta zirien artean makila-dantzak, zinta-dantak eta arku-dantzak eman dituzte dantzariek. Irudiak: Roberto Apastegui Mangado. Alde Zaharreko Paloteadoa, Tutera, 2021-06-26.

Dokumentuaren akzioak