Antzuola: Makila eta arku jokoak

2023/07/24

Oinarin dantza taldeko kideek beren trokeo-dantzetan makila handiak eta arkuak nola kolpatzen dituzten azaldu digute. Orokorrean, badute Gipuzkoako brokel-dantzako uztai-dantza eta makila handienaren antza, baina aldi berean, ezberdinak dira. Antzuolako kasuan, adibidez, aurrena laukoteak egiten du eta gero sartzen da talde osoa. Mugimenduak eta kolpeen eskemak ere propioak dituzte. Andoni Iparragirrek eman dizkigu makilen kolpeen edo paloteadoaren inguruko azalpenak eta Jon Legorburuk arku-dantzako kolpeenak. Trokeo-dantzak, makila eta arku jokoak, Antzuola, 2023-07-12,15.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu