Dokumentuaren akzioak
Oñati: Korpus dantzetako arkuen prestaketa lanak
Oñatiko korpus dantzetako bat arku-dantza da; apaingarri zuri-gorriak dituzten ihizko arkuekin aritzen dira dantzan dantzariak. Arkuak nola prestatzen dituzten erakutsi digute Jesus Irizar Txutxin-ek (1949) eta Encarna Cuestak (1946), beraiek arduratzen dira arkuei behar duten forma emateaz eta ondoren apaintzeaz. Jesus Irizarrek, Oñatz dantza taldeko dantza-maisuak eta Korpus jaia antolatzen duen kofradiako kideak, azaldu digu orain dela 10 urtetatik Tolosako Joxe Manuel Agirreren bidez eskuratzen dituztela makilak. Aurrena, Irizarrek makilak neurrira moztu eta forma ematen die. Gero zinta zuriz eta gorriz estaltzen ditu bueltan-bueltan itsatsiz. Garai batean, margotu egiten ziren, 1960an pintatu ziren azkenekoz. Azkenik bi ertzetan eta erdian telazko flekoak zintzilikatzen zaizkie. Azken apaingarri horiek Encarna Cuestak prestatzen ditu. Macoteran (Salamanca) jaio da Cuesta, 16 urte zituela etorri zen Oñatira lanera, ezkondu eta bertan bizi izan da ordutik. Korpus dantzarien arropak ere berak josi izan ditu azken urteetan. Behin josita Txutxini pasatzen dizkio eta berak arkuetan iltzatzen ditu. Irudiak: Eire Vila. Korpus dantzetako arkuen prestaketa lanak, Oñati, 2017-06-12.
Etiketak
- encarna-cuesta
- oñati
- tresnak
- corpus-christi
- artisautza
- arkuak
- jesus-irizar
- tradizionala
- oñatz-dantza taldea
- korpus-dantzak
- txutxin
- gipuzkoa
- arku-dantza
Dokumentuaren akzioak