Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñati: Korpus 2019 ostiraleko puska biltzea eta dantzak

Dokumentuaren akzioak

Oñati: Korpus 2019 ostiraleko puska biltzea eta dantzak

2020/06/05 09:45

Aste honetan Korpus ospakizunaren datak badatoz ere, aurten ikusterik izango ez diren irudiak dira honako hauek. 2019ko Korpus jaietako puska biltzea, korpus-dantzak eta korpus-dantzariak Oñatiko unibertsitatean dantzan ageri zaizkigu irudi hauetan. Korpusetako ostiralean Oñatz dantza taldeko kideak, irudi hauetan ikus dezakegun moduan, baserriz baserri ibiltzen dira eskean kaskainetak joz. Hiru egun dantzan aritzen dira eta bideo honetan aurreko urteko lehenengo dantza saioak ikus ditzakegu, arku-dantzaren eta makila-dantzaren zatitxo batzuk. Oñatiko unibertsitatean jasotako dantzarien irudi ederrak ere ikus daitezke. Oñatiko unibertsitatean du egoitza Lege Soziologia Institutuak eta aurreko urtean Korpus ostiralean bukatu zuten ikasturtea. Ez da ohikoa eraikin horretan dantzatzea, baina ikasturteari amaiera biribila eman nahian dantzariei unibertsitateko ateak ireki zizkieten eta Oñatzeko kideek San Migel zortzikoa eskaini zuten. Irudiak: Maite Irizar. Korpus ostirala, 2019-06-21.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.