Dokumentuaren akzioak
Bilbo 1943 Gorulariak arku-dantzan Artxandan
Gerra Zibila bukatuta, Espainiako Falangeak berehala antolatu zuen Seccion Femenina delako eta haietan hasi ziren antolatzen kantu eta dantza emakume taldeak. Horietako bat da honako irudietan ageri dena, hain zuzen ere Seccion Femeninaren gerizpean antolatutako gorulari edo poxpolin talde bat arku-dantza ageri da dantzatzen. Bilbon, Artxandan hartutako irudiak dira eta espainiar gobernuaren Noticiario Documental (NO-DO) prorgraman eskaini zen 1943ko abuztuaren 2an. Hamalau dantzarik osatutako neska taldea ageri da dantzan. Dantzari-dantzako txotxongiloren doinua entzuten ari bada ere, gorulari taldea arku-dantza ari da dantzatzen, txistulariaren doinura. Honela dio bideoko ahotsak: "La falange femenina conserva y mantiene el folclor tradicional de las regiones españolas. En Archanda, Bilbao, se celebra un festival en la que las muchachas de la sección femenina bailan la antigua danza de los aros. Llena de arte popular y simbolismo". Irudiak: RTVE, NO-DO. Gorularien arku-dantza, Artxanda, Bilbo, 1943-08-02.
Etiketak
- txotxongiloa
- bilboko-udal-txistulari-banda
- irudi-zaharrak
- gorulariak
- 1943
- xxmendea
- no-do
- tradizionala
- seccion-femenina
- poxpolinak
- artxanda
- arku-dantza
- bizkaia
- frankismoa
Dokumentuaren akzioak