Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Antzuola: Trokeo-dantzen pausoak

Dokumentuaren akzioak

Antzuola: Trokeo-dantzen pausoak

2023/07/19 09:44

Oinarin dantza taldeko kideei beren dantzetan egiten dituzten pausuak azaltzeko eskatu diegu. Antzuolan badituzte bertakoak diren lau trokeo-dantza: makila txikiak, arku-dantza, zinta-dantza eta makila handiak. Gipuzkoako brokel-dantzaren zikloko dantzen oso tankerakoak dira, baina ezaugarri bereziak dituzte bai urratsei eta bai dantzakerari dagokionez. Makila txikiak dantzan nola hasten diren eta nola ematen duten buelta, dei guztietan egiten dituzten kabriolak, kapitainak arku-dantzan eta zinta-dantzan kapitainak zein talde osoak dantzatzen duten zortzikoaren inguruko azalpenak bildu ditugu bideo honetan. June Legorburuk azaldu digu makila txikiak dantzaren hasiera, kabriolak eta Antzuolako zortzikoa eta Aimar Madinak, Andoni Iparragirreren laguntzarekin, nola ematen duten buelta makil txikiak dantzaren hasieran aurrera berrira kokatzeko. Irudiak: Amaiur Aristi. Trokeo-dantzen pausoak, Antzuola, 2023-07-12,15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.