Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Raices: Betanzos 1973 marinelen dantza

Dokumentuaren akzioak

Raices: Betanzos 1973 marinelen dantza

2017/12/01 11:37

Betanzosko (Galizia) "marinelen gremioaren" dantza ageri zaigu irudietan, arku-dantza hau 1973an Raices telebista programak jasotakoa da. Dantza-irudiekin batera orduko dantza-maisuaren eta zenbait dantzariren azalpenak ere ageri dira. Dantzari taldearen aurrean gidaria joaten da eta, atzean, kontra-gidaria. Arku-dantzaren bi bertsio ikus daitezke irudietan, bigarren bertsioan deabruaren figura ageri da.

Zenbaiten esanetan, gidariak eta kontra-gidariak, arrantzarik egiten ez zutenez elkarren artean haserretzen ziren bi itsasontzietako kapitainak irudikatzen dituzte. Dantzari erdiak itsasontzi bateko tripulazioa izango lirateke eta beste erdiak beste itsasontzikoak. Ustez, dantzaren lehenengo zatian gidaria eta kontra-gidaria aurrez aurre aritzen dira deabruak zirikatuta, bi itsasontzien arteko liskarra bultzatu nahi baitu. Bigarren zatian, dantzariak ohartzen dira denak elkartuta deabruaren aurka egin dezaketela,beraz taldeak bat egiten du. Raices, RTV, Betanzos, 1973, marinelen arku-dantza.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.