Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñati: Korpus eguna 2014

Dokumentuaren akzioak

Oñati: Korpus eguna 2014

2015/06/04 11:45

Gaur, ekainak 4 da Corpus Christi eguna. Hain zuen ere, Berpizkundeko igandetik 60 egunera. Festa Barroko eder honen testigantza harrigarria eskaintzen du urtero Oñatiko herriak. 1990 urtetik aurrera asteburuan ospatzen dira Korpus festak Oñatin, eta honako bideoan, bertako protagonisten eskutik, festaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dago. Jesus Irizar, Oñatz dantza taldeko dantza-maisua eta Korpus jaia antolatzen duen kofradiako kideak festaren antolaketaren hainbat xehetasun eskaintzen ditu, eta Arkaitz Bengoa eta Iñigo Murgiondo dantzariek beraien testigantzak eskaintzen dituzte. Ez dute nola-nahiko lana dantzariek, hiru egun dantzan ematen dituzte, eten-gabeko joan etorri eta dantzan. San Migel zortzikoa, banako, launako, arku-dantza eta abarrak ehunka aldiz egiten dituzte. Bihar ostirala hasi eta igandera bitartean ospatuko da aurtengo Corpus Christi festa Oñatin. Irudiak: Eire Vila. Oñati, Korpus eguna, 2014-06-22.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.