Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

korpus etiketa duten bideoak

Oñati: Korpus 2020 entsegua

Kaskaineten burrunbak hausten du egunotan Oñatiko San Migel parrokiaren ohiko isiltasuna. Aurten ohiko Korpus festarik eta dantza astebururik izango ez bada ere, igandean elizan dantza egingo dute Oñatzeko dantzariek. Normalean hiru hilabetez Korpus dantzak prestatzeko entsegua bereziak egiten dituzte egun handiaren aurretik, baina aurtengoan ezinezkoa izanda eta ekainaren 1ean hasi dituzte prestaketak. Dantza taldearen entsegu lekua Eltzia eraikinean dago, baina martxoaren 13az geroztik itxita dago. Udalari eskaera egin ondoren, bertatik Korpus dantzak prestatzeko behar dituzten materialak eta arropak jasotzeko aukera izan dute dantzariek. Entsegu tokia itxita dagoenez udala eta parrokiarekin hitzartu eta parrokian ari dira entseatzen. Izan ere aurten prozesiorik ez da izango eta korpus dantzariek ez dute ohiko saiorik egingo, baina mezetan dantzatuko dute. Ez ohiko egoera honetan irizpide jakin batzuk erabili dituzte taldea osatzeko. Hamabost dantzari hasi dira entseatzen eta eta horietatik bederatzik dantzatuko dute igandean. Joan den hastean hasi zituzten parrokiko entseguak eta astean hiru egingo dituzte. Aurten egingo den dantza bakarra banangoa izango da. Elizkizun nagusian urtero moduan, konsagrazio garaian egingo da dantza eta hortaz gain, prozesioren amaieran herriko plazan egiten den bezala, elizkizunaren amaieran ere banangoa dantzatuko da. Irudiak: Maite Irizar: Korpus entsegua, Oñati, 2020-06-03.

 

 

Dokumentuaren akzioak