Lakuntza 1987 alkate-dantza
1987an Lakuntzan dantzatutako alkate-dantza. Alkate-dantza urtarrilaren 20an eta Korpusetan dantzatzen dute Lakuntzan, bideokoa Korpusetan dantzatutakoa da. Ikerfolkek grabatutako irudiak jaso ditugu bideoan. Aurrena ezpata-dantza egiten dute. Dantzariak, lerro batean eta bakoitza bi makilen bidez lotuta, plazan sartzen dira dantzatzen alkate-dantza hasteko lekura. Ondoren alkate-dantza dantzatzen dute: zortzikoak, zubia, ingurutxoak eta biribilketa. 1970eko hamarkadan Deustuko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen Lakuntzan alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. Irudiak: Ikerfolk. Alkate-dantza, Lakuntza, 1987-06-18.
https://dantzan.eus/bideoak/lakuntza-1987-alkate-dantza
https://dantzan.eus/bideoak/lakuntza-1987-alkate-dantza/@@images/image-1200-23171b55f065948735fd71da5de48bb2.jpeg
Lakuntza 1987 alkate-dantza
1987an Lakuntzan dantzatutako alkate-dantza. Alkate-dantza urtarrilaren 20an eta Korpusetan dantzatzen dute Lakuntzan, bideokoa Korpusetan dantzatutakoa da. Ikerfolkek grabatutako irudiak jaso ditugu bideoan. Aurrena ezpata-dantza egiten dute. Dantzariak, lerro batean eta bakoitza bi makilen bidez lotuta, plazan sartzen dira dantzatzen alkate-dantza hasteko lekura. Ondoren alkate-dantza dantzatzen dute: zortzikoak, zubia, ingurutxoak eta biribilketa. 1970eko hamarkadan Deustuko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen Lakuntzan alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. Irudiak: Ikerfolk. Alkate-dantza, Lakuntza, 1987-06-18.
Itsatsi bideo hau zure webgunean