Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

prozesioa etiketa duten bideoak

San Pascual Bailon ospakizuna Zaragozan

Prozesioan herritarrak dantzan ikustea ez da ohikoa izaten, gehienetan serio eta mugimendu neurtuekin aritzen baitira. Ez dakigu santuaren izenak ala eliztarren dantzarako gogoak eraginda, baina prozesio honetan festa, dantza eta erritmoa barnean daramatela erakusten dute. Zaragozako Alconchel herrian, San Pascual Bailon jaiak ospatzen dituzte; maiatzaren 17a da santuaren eguna. Prozesioko zenbait unetan gelditu egiten dira eta herritarrek santuari dantza bat eskaintzen diote herriko musika tipiko baten doinuan. Santua, izenagatik eta Alconchel-en eskaintzen dioten dantzagatik, dantzaria zela pentsa dezakegu, baina badirudi Bailon edo Baylon bere abizena zela. Irudiak: Zaragozako Aldundia, 2017-05-17

Dokumentuaren akzioak