Dokumentuaren akzioak
Morella: Sexeni 2006 Dansa dels torneros
Sei urtetik behin ospatzen da Morellan (Castello) Vallivanako Ama Birjinaren omenezko festa hau, eta horregatik ezagutzen da Sexeni izenarekin. Abuztuko hirugarren asteburuan izaten dira ekitaldi nagusiak, tartean Ama Birjina prozesioan atera, eta segizioa musika eta dantzaz laguntzen dute morellarrek. Horietako batzuk dira irudietan ikus daitezkeen "tornulariak". Atabal batek lagunduta doaz prozesioan tornulariak, eta halako batean graller edo dultzaina jotzen hasten denean tornulariek Gipuzkoako jira-galduen antzerako jauzi ikusgarriak egiten dituzte. Morella: Sexeni 2006 Dansa dels torneros.
Dokumentuaren akzioak