Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Garai: Santa Ana 2022 Dantzari-dantza eta erregelak

Dokumentuaren akzioak

Garai: Santa Ana 2022 Dantzari-dantza eta erregelak

2022/07/28 08:49

Santa Ana eguneko dantzari-dantza eta erregelak Garain. Garaiko eta Erandioko Goi Alde taldeko dantzariz osatutako zortzikoteak dantzari-dantza egin du Garaiko plazan herritarren eta agintarien aurrean eta jarraian soka atera dute erregelak dantzatzeko. Hamaiketakoa egin eta minutu batzuetara herriko emakumeek atera dute soka. Gizonen sokan Ekaitz Areitio aritu da aurresku eta Juan Mari Totorika atzesku. Emakumeenean, berriz, Itxaso Zabalak egin ditu aurreskuaren lanak eta Irati Milikuak atzeskuarenak. Plazako dantza saioaren aurretik, meza nagusiaren ondoren, Santiagoren irudia Elizbarritik San Migel Elizara itzuli dute dantzarien laguntzarekin segizioan. Bidean Agintariena eta Gernikako Arbola dantzatu dituzte. Irudiak: Amaiur Aristi. Dantzari-dantza eta erregelak, Santa Ana, 2022-07-26.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.