Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zortzikoa etiketa duten bideoak

Eusko Ikusgayak 15: Arizkun 1923 Mutil-dantzak

Baztango mutil-dantzak eta zortzikoa grabatu zituen Manuel Intxaustik Arizkunen 1923ko abuztuaren 19an. Hasierako irudietan (0:29) herriko bazterrak ageri dira, Dorrea dela adierazten du izenburuak eta plazan hainbat herritar ageri dira. Jarraian (0:42), musikariak agertzen zaizkigu: Antonio Elizalde da txistua eta danbolinarekin ageri dena. Atabalaria nor den ezin dugu ziurtatu nor den. Inazio Santxotena edo Pako Amorena izan liteke Patxi Larralden esanetan. 

Sei dantzari eraikineko atetik irteten ikusten dira (1:00). Arizkungo plazaren ondoan dagoen etxe baten atarian daude. Patxi Larraldek esan digunez Inda (Vereda-Camino) du izena etxeak. Indako atarian, harri-lauza ederrez osatutako plazatxoan ari dira dantzan. Bertan da txistularia eta dantzariek txapelarekin Aunitz urtez agurra egiten dute. Denak berdin jantzita atera dira plazara: txapela beltza, alkandora zuria, txaleko eta galtza ilunak eta abarketa zuriak.

Lehen dantza (1:35) Añarxume da, eta bost puntuko txandan ari direla zehaztu digu Patxi Larraldek. Grabazioaren erdian txerri eder bat pasatzen da (1:59) lasai-lasai dantzarien eta kameraren aurretik. Lehenengo mutil-dantzaren ondoren zortzikoa (2:15) egiten dute. Larralderen azalpenen arabera, hiru itzuliko txandak bakarrik, bi itzulikoak desagertuak baitziren garai hartan Arizkunen. Bideoaren izenburuan Zortzikoaren une hori Inguruko-dantza izenez aurkezten da. Azkenik (2:37), Xalo-dantza egiten dute, Billantziko-Hiru puntukoaren segida litzatekeena.

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

 

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu.  Arizkun, Baztango mutil-dantzak eta zortzikoa, 1923-08-19. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma, Eusko Ikaskuntza.

Dokumentuaren akzioak