Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Altsasu: Santa Ageda 2024, 60 urteko kintoen zortzikoa

Dokumentuaren akzioak

Altsasu: Santa Ageda 2024, 60 urteko kintoen zortzikoa

2024/02/06 18:48

Santa Ageda egunez Altsasun zortzikoa dantzatu dute. Plazan batu dira aurten 18 urte beteko dituzten kintoak, duela 25 urte kinto izan zirenak eta aurten 60 urte beteko dituztenak. Egun neska-mutilek elkarrekin ospatzen dute jaia eta denak ateratzen dira plazara dantzara, baina beti ez da horrela izan. Aurten 60 urte bete dituzten emakumeek beren garaian ez zuten festa bere osotasunean ospatzeko aukerari izan, besteak beste, zortzikoa mutilek bakarrik dantzatzen zuten. 2005. urtean dantzatu zuten lehen aldiz Santa Ageda egunez emakumeek zortzikoa Altsasun. Kinto gazteen eta duela 25 urteko kintoen ondoren 1966an jaiotakoak atera dira plazara. Aurten, Itziar Perez, Iosune Mazkiaran, Nani Iriarte eta Kasilda Lopezek 60 urte beteko dituzten herritarrak ordezkatuz plazan zortzikoa dantzatu dute gainerako adinkideak atzetik zituztela. Lau zati nagusi ditu Altsasun dantzatzen duten zortzikoak eta bakoitzak zati bat dantzatu du eta herritarrek denek batera zubiak osatu dituzte eta jota, porrusalda eta kalejira dantzatu. Irudiak: Amaiur Aristi. Zortzikoa, Kintoak, Santa Ageda, Altsasu, 2024-01-05.

 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.