Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Zumarragako ezpata-dantza: Ipuinak dantzaren bidez kontatzen dituen herria

Dokumentuaren akzioak

Zumarragako ezpata-dantza: Ipuinak dantzaren bidez kontatzen dituen herria

2021/07/14 11:55

"Zumarragako ezpata-dantza: Ipuinak dantzaren bidez kontatzen dituen herria" dokumentala, Zumarragako Irrintzi dantza taldearen eta Antxiñako Ama txistulari taldearen eskariz egina eta 2017an aurkeztua. Hain zuzen ere, bi taldeen 50. urteurrenean plazaratua. Alde batetik, adituak eta ikerlariak ageri dira ezpata-dantzaren inguruko azalpenak ematen. Andoni Jaka, Jose Antonio Ansorena, Joxe Mari Telleria, Juan Antonio Urbeltz, Oier Araolaza eta Mikel Sarriegik, bakoitzak bere esparrutik, ezpata-dantzaren edo musikaren inguruko informazioa ematen dute: zortzikoaren doinuaren nondik norakoak, ezpata-dantzen sinbologia, Europako ezpata-dantzei lotutako kontuak edota dantzetan emakumeen parte-hartzearen auzia. Eta bestetik, Zumarragako ezpata-dantzariek eta txistulariek Zumarragako ezpata-dantzak ze sentimendu pizten dizkien, Irrintzi dantza taldearen historia edota dantzaren eta taldearen bilakaeraren inguruko testigantzak kontatzen dituzte. Ekoizpena: Gattiken. Zumarragako ezpata-dantza: Ipuinak dantzaren bidez kontatzen dituen herria, 2017.

Etiketak
irrintzi-dantza-taldea
zumarragako-ezpata-dantza
antxiñako-ama-txistulari-taldea
santa-isabel
antioko-ezpata-dantza
ezpata-jokoa
tradizionala
ezpata-dantza
txingo-luzeko-paseoa
zortzikoa
2017
testigantzak
gipuzkoa
antio
dokumentala
zumarraga

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.