Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2014 etiketa duten bideoak

Maritzuli: Nundik Nora? Anglaise

Zuberoa, Gipuzkoa edota Frantziako Proventza eta Sarthe herrialdeetako urratsekin osatu dute Maritzuli konpainiako kideek Anglaise dantzaren aldaera hau, eta ezin hobeki irudikatzen du Europa osoko dantza-maisuen tradizioaren oinarri gimnastiko-koreografikoa. Zenbait tokitan, Proventzan esaterako, dantza-maisu izendapena lortzeko ezinbestekoa da hainbat dantza-maisuren aurrean Anglaise dantzatzea, eta Gipuzkoako dantzen tradizioko Kuarrentako erregelaren parekotzat jo liteke, eskatzen duen konposizio, kontzentrazio eta teknika mailagatik. Askorentzat doinua ezaguna suerta liteke, Popeye marinelaren marrazki bizidunetako sarrerako melodia baita. Anglaise, Nundik Nora. Dantzariak: Oihan Indart, Jon Iruretagoiena eta Jon Olazcuaga. Irudiak: Eire Vila, 2014-07-08.

Dokumentuaren akzioak