Dokumentuaren akzioak
Bera: San Esteban 2014 aurreskua
Aurreskua Beran, Gure Txokoa dantza taldearen eskutik, 2014ko San Esteban egunean. Goizeko bordon-dantza eta makila-dantzen ondoren arratsaldean egiten da soka-dantza, eta protokolo eta erritual eder eta apaina da. Doinu, urrats, joan-etorri eta pasarte sorta ederrak osatzen du Berako aurreskua. Emakumeek parte hartzea indartzeko asmoz zenbait berrikuntza ekarri zituen Gure Txokoa taldeak soka-dantzan. Orain arte aurreskuak eta atzeskuak, biak gizonezkoak, bakoitzak bere neskari agurra dantzatzen bazien, aurten mutil batek neskari eta neska batek mutilari dantzatu diote. Bestalde, azeri-dantzaren doinura fandango moduko bat dantzatzen zion orain arte mutil bakoitzak neskari, baina aurten biek, bikotean, batera dantzatu dute, mutilak neskari eta neskak mutilari. Irudiak: Nati Bohé Azpiolea. Bera, San Esteban, aurreskua, 2014-08-03.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak