Dokumentuaren akzioak
Bera: San Esteban 2014 makil-dantzak
Berako makil-dantzen zikloa San Esteban egunez egiten da, abuztuaren 3an. Ziklo hau bederatzi makil-dantzek, zahagi-dantzak eta hasierako eta amaierako kalejirak osatzen dute. Gure Txokoa dantza taldeko dantzariek, nagusi eta gaztetxo, Berako plaza bete eta sortako dantza guztiak eskaintzen dituzten errenkadan.
Makil-dantza guztiak atia izeneko dei batekin hasten dira, dantzariak erne, prest daudelarik, makil-dantza noiz hasten den abisua litzateke hau. Mikel Aranburu Urtasunek dioenez, makil-dantza guztiak, nahiko antzerakoak dira eta bata bestearen ondoren egiten direnez, deia edo atia da dantza bat amaitu eta bestea hasten dela ulertzeko gakoa.
Zagi-dantza egiteko, dantzariek makila bakarra behar dute, beraz, soberan dutena lurrean utzi eta zagi-dantza egiteari ekiten diote. Honako dantza hauek osatzen dute makil-dantza sorta:
- Lehenbiziko dantza
- Bigarren dantza
- Hirugarren dantza (Hiru txito)
- Laugarren dantza
- Bostgarren dantza
- Seigarren dantza (Mitzeltzene)
- Zazpigarren dantza
- Zortzigarren dantza
- Bederatzigarren dantza
- Zagi Dantza
- Kalejira
Makil-dantzak Beran, Gure Txokoa dantza taldearen eskutik, 2014ko San Esteban egunean. Irudiak: Nati Bohé, Julen Fagoaga. Bera, San Esteban, makil-dantzak, 2014-08-03.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak